04.- B Desertua

B Desertua, Moebius komikigileak sorturiko lurralde mentala da, edozer bere eran hartzen duen mundua eta beste galaxia batzutarako atea. Askatasun ispilu hori eredu hartuz, saio hontan, mundua beste begi batzuekin ikusiz datozen teknologiak ezagutu eta teoria bitxi bezain harrigarri batzutan murgilduko gara. Hori bai, musikaz ondo bustita.

4. ATALA
13/03/2013=13

Konspirazio ipuin bat
Tximista Vaticanoan

Benedicto XIV.ak bere karguaren renuntzia aurkeztu eta egun batzuetara tximista bat erori zen Vaticanoan eta 2013ko martxoaren 13an Ratzinger-ek Frantzisko-ri utzi zion bere lekua. Ala ere, hau ipuin bat denez, “los 2 papas” pelikulan ikusitakoa aintzat hartuko dugu eta renuntzia baino, Ratzinger-ek Frantzisko jesuitari eleiza berrizteko ardura utzi diola pentsatzeko lizentzia hartuko dugu, bere garaian “Asisko san Frantziskok” egin zuen bezalaxe.

Bere lehen agerraldian Bergogliok munduaren kudeaketaz hitzegin zuenean esaldi hau bota zuen: “Hay que aplanar la curva”
Zertaz ari zen aita santu berria? edo aita santu faltsua batzuk deitzen duten bezala,?
Ondorengo urteetan asko erabili den esaldia da hau eta batez ere, pandemia garaian kurba epidemiologikoa nola lautu eta hortarako zuk zer egin behar duzun esateko. Baina lurrean kurba asko daude lautu beharrekoak. Esponentzialki hazten doazen kurbak, esate baterako zorrean oinarritutako ekonomiaren kurba….eta kurba demografikoa.
2015ean jarri zen martxan plana. Frantziskok lehenik Kubara eta gero bere lagun eta jesuita den Joe Biden lagun zuela Washington-era eginiko bidaien ondoren, New York-en ospatzen zen 70. ONU-ren asanblada orokorrean besapean zekarren karpeta zabaldu eta barnean zekarren agenda azaldu zuen bertaratutakoen artean. Esan zituenen artetik esaldi hau berreskuratuko dugu: “Finantza erakunde internazionalek herrialdeen garapen iraunkorra zaindu behar dute, bai eta herrialdeak kreditu sistemaren mende ez egotea ere. Sistema horiek aurrerapena susteatu beharrean, pobrezia, bazterketa eta mempekotasun handiagoko mekanismoennmende jartzen dituzte herritarrak.”
Ekonomiaz gain, krisi ekologikoari eta agenda berriaren onurei buruz jardun zen. Ban ki moon ONUko zuzendari orokorrak Frantzisko aita santuaren hitzaldia historikotzat jo zuen eta agenda berria bere presentzian inauguratzea ez dela kasualitatea gehitu. ” Pontifizearen azken enziklika guztiontzat inspiratzailea da “casa comun“-aren bere defentsagatik eta bere ahotsa kontzientziaren ahotsa delako”.
Gogoratu dezagun aita santua estatu bateko aginte gorena denez, botere politikoa duela eta elizako aginte gorena ere badenez, aginte espirituala ere baduela. Beraz, pertsona boteretsua da Vatikanoko estatu burua.
Bere aita santu izena “San Frantzisko de Asis”-en omenez ipini zuen eta honek kristautasunaren berrikuntza ekarri zuen eleizara, austeritatean bizi izan zen eta ekologistek naturarekiko solidaritate eredu bezala daukate. Oso aproposa esku artean daukagun agendaren buru izateko…
30 orri dauzkan agenda honek, 17 helburu dakartza eta textuan 183 aldiz irakur daiteke “sostenible” edo jasangarri hitza, beraz, esan genezake nahiko argi uzten digula helburu nagusia jasangarritasuna dela. “Garapen jasangarria”.

Rompenieves, MASON andrea.

2019an birus oso gaizto batek eraso gintuen eta muturreko neurri ugari hartu behar izan zituzten agintariek gure onerako. Egoera honi, pandemia deitu zitzaion eta bere etorrerarekin kurba demografikoa lautzen hasi zen eta lautzen darrai gaur egun ere. Fresko dauzkagu oraindik etxealdiak, neurri zorrotz eta zurrunak, elkarrenganako mesfidantza… eta krisi ekonomikoaren hasiera.
Baina lasai, Europar banku zentralak ( oh christine!!) dirua inprimatzeko makina martxan ipini du eta! 750.000 milloi euroko funts bat sortu zuen “covid laguntzetarako” eta etxeko lanak ondo egitearren 140.000 milloiko zatia tokatu zaio Espainiari. Laguntza hauek agian ezagunak egingo zaizkizue, “NEXT GEN” izenarekin datoz eta abizena ere ondo idatzita dute.
Joango gara aztertzen etorkizun jasangarri, berde, teknologiko eta flexible berri honen 17 helburuak eta NEXT GEN laguntzak jasotzeko bete beharreko baldintzak baina momentuz tio Gilitori entzungo diogu dirua inprimatzeak zer ondorio ekar ditzazken.

Tio Gilitoren irakaspenak

https://www.revistaecclesia.com/el-papa-en-la-onu-y-agenda-2030-de-desarrollo-sostenible/

Author: B desrtua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude