06.- B Desertua

B Desertua, Moebius komikigileak sorturiko lurralde mentala da, edozer bere eran hartzen duen mundua eta beste galaxia batzutarako atea. Askatasun ispilu hori eredu hartuz, saio hontan, mundua beste begi batzuekin ikusiz datozen teknologiak ezagutu eta teoria bitxi bezain harrigarri batzutan murgilduko gara. Hori bai, musikaz ondo bustita.

6. ATALA

davos

B Desertuan mundua beste begi batzuekin begiratzea nahi dugu, behatzaileak lorturiko emaitzan eragiten duela sinisturik bai gaude.
Saio honen ikuspuntuan, bertsioz berritzen doan bideojoku bateko piezak gara eta bideojokuetan egin ohi denez, ahalik eta pantaila gehien pasatzea izango dugu helburu.
Pantaila bakoitzak informazio propioa dakarren arren, gehienetan errepikaturik dator baina zaharberriturik eta sistemak berak ezartzen ditu jokuko pertsonai batzuk.
Orain bizitzen ari garen unea pantaila aldaketa bat bezala ikusiko dugu eta nibel hau ahalik eta hobekien pasatzeko bide aproposaren billa dihardugu. Bilaketa hontan harrikada ugari bota ditugu senak ematen digun punteriaz.
Harrikada gehienak ezerezean gelditu diren arren, bada horaindik airean dirauen bat edo beste eta gaur hauetako bati helduko diogu bere ibilbidea ikusi eta ia nora dijoan jarraitzeko.
Hor doa ba harria….
Demagun eta bakarrik demagun, demokrazia ez dela dioten bezain garbia eta partidu politikotako lider asko gaztetatik heziketa bideratua jaso dutela horretarako propio sorturiko eskola baten.
Demagun une batez eta bakarrik demagun…Vladimir Putin, Merkel, Alberto Fernandez Argentinako presidentea, Macron, Trudeau…bezalako pertsonaiak eskola berean ikasitakoak direla eta eskola finantzatzen dutenek batzar bat antolatzen dutela urtero Suitzan…1971tik.
Eta batzar hortan, estatu buruak enpresa buruekin elkartzen direla, agenda globalaren nondik-norakoak eztabaidatzeko.
Bitxia harrikada, surealista eta konspiranoikoa gañera ere bada….baina ez hainbeste.
Jantzi daukazuten trajerik onena eta bete Jetpribatuaren depositoa ahal bada “Low cost” baten eta Davos-en elkartuko gara.

Lider global gazteen eskola: https://www.younggloballeaders.org/new-class

https://amzn.eu/d/adk57iQ Covid 19: The big Reset liburua

KLAUS-en perlak;

Author: B desrtua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude