Txapa Irratia 97.20 FM

30 urte uhinak astintzen

30 urte. 262800 ordu. 15768000 minutu. Erraz zenbatzen dira, baina bada marka. 1984 hartan Bergaran komunikazioa beste era batean ulertzen zuen gazte talde bat bildu zenetik asko aldatu dira gauzak, asko aldatu gara gu geu ere. Baina nolabait hasi baginen, hori kalea hartzen, uhinak okupatzen izan zen. 30 urte hauetan kontakizun askoren ahotsa izan gara, orain gurea errepasatu eta ospatzeko garaia heldu da.

Urtemuga ganoraz ospatzeko, ikasturte osoan izango baditugu ere ekintzak, udazkenean fokalizatu ditugu gehienak. Hasteko asteburu honetan dugu zita: 30 ordutako maratoia egitera goaz, mozketako gabeko zuzeneko emisioa, ekintza, berezitasun, kontzertu, tertulia, ikuskizun eta sorpresaz betea. Irratsaio eta musikaz gozatzeko mahaiak, eserlekuak eta edariak izango ditugu. Urriaren 18an, larunbatean hasi, eta iganderarte uhin banpirikoek hartuko dute Bergara.

30 ordu

Larunbatean goizeko 10:00etan hasiko dugu maratoia, txupinazoak emango dio berba jasari hasiera. Jarraian Txapako irratsaioak, eta ekintza bereziak tartekatzen joango gara, 13:30ean Erreka garbiketaren inguruko irratsaioa seminariotik. 14:15ean Kopla barik bertso eskolakoek puntuak eta komak jarriko dizkigute. Arratsaldeko 17:00etan azken 30 urteen historia errepasatuko dugu irratiko klasikoekin. Arratserantz gerturatu ahala, Lekeitioko Deabru Beltzak ikuskizunaz disfrutatuko dugu, 19:00etan irtengo dira herriko plazatik, eta kaleetan barrena aritu ostean, seminarioko gunera iritsiko da traka. 20:00etan 2014/2015 ikasturtearen parrila aurkeztuko dugu, 20 irratsaiotik gora ekoiztera goaz aurtengoan, eta guztiak ezagutzeko aukera izango dugu. Jarraian Mikel Garate eta Ekait Aranberri bardoen musika Seminarioko gunean. Afalostean, 23:00etan, Urtzi Azkue & The Funk Junkers konjuntoarekin dantzatuko dugu. Gaubelak gaztetxean jarraituko du, Txapatik gertu dabiltzan sateliteen musika aukeraketarekin luzatuko dugu gaua, kalitate handiko disko jartzaileak izango ditugu.

Minutu batez ere gelditu gabe, maratoiak igandean ere jarraituko du. Goizeko 9etan Seminarioko karpara itzuliko dugu konexioa. 11:30ean umeentzat zuzeneko ipuin kontaketa izango dugu, jarraian Pilotalekuarekin konexioa egin, eta Udal Musika Bandaren kontzertua aireratuko dugu. Bandaren ostean Unai Azkaratek kontzertua eskainiko du 13:30ean. Asteburua, eta azken 30 urteen errepasoarekin amaituko dugu 14:30ean izango dugun saioa. Arratsaldeko 16:00etan agur jauna abestuko dugu.

Guztia 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.

30 orduko txapak azken 30 urteak sinbolizatu nahi ditu, ahots, estilo, eta helburu anitzez osaturiko proiektua izaten jarraitzen dugu. Beharrezkoa, manipulazio eta infoxifikazio garai hauetan, gure komunikazio propioa, gertukoa, librea, autogestinatua, asanblearioa eta zirikatzailea.

MARATOIA

30 urte

Urteurreneko ospakizunek aurrera jarraituko dute urtean zehar. Azaroaren 1ean Fly Shit eta Estricalla taldeen kontzertua izango dugu kartzela zaharrean. Azaroaren 15ean urteurren eguna ospatuko dugu, txaranga berezi batekin jaia, bazkari herrikoia, eta The Potes-en kontzertua. Azaroaren 30ean Txapa jai berezi bat izango dugu, Aitor Escobar-en Flamenko emanaldia.

Ezin gara isildu, txapa ematen jarraitzeko intentzio eta asmo argiak ditugu. Gogoratu oraindik garaiz zabiltzala irratsaio bat egiteko. Babestu proiektua eta bertaratu gure ospakizunetara, entzun Txapa irratia! Sintoniza gaitzazu eta zurekin sintonizatuko gara. Uhin askeek dagoneneko ez dute atzerabueltarik. Gora Txapa irratia!

30 orduko maratoiaren egitaraua:


Urriak 18 larunbata

10:00 (Seminarioan)
Txupinazoa eta aurkezpena

11:00 (Seminarioan)
Ametsetako lurra

12:00 (Seminarioan)
Cabaret Voltaire

13:00 (Seminarioan)
Hau mundu bitxia

13:30 (Seminarioan)
Erreka garbiketa

14:15 (Seminarioan)
Kopla barik bertso eskola

15:00 (Seminarioan)
Gvero

16:00 (Seminarioan)
Eskuliburu ilustratua

17:00 (Seminarioan)
30 urteen historia kafe tertulia

18:30 (Seminarioan)
Txibierroak uluka

19:00 (Seminarioan)
Deabru beltzak ikuskizuna

20:00 (Seminarioan)
Denboraldiaren aurkezpen mundiala

21:00 (Seminarioan)
Mikel Garate eta Ekaitz Aranberri

22:00 (Seminarioan)
Haundikeittan

23:00  (Seminarioan)
Urtzi Azkue & The Funk Junkers

24:00 (Gaztetxean)
Disko jartzaileak kartzela zaharrean

Urriak 19 igandea

04:00 (Gaztetxean)
Haus of beats

05:00 (Gaztetxean)
Jar itzazu tapoiak

06:00 (Gaztetxean)
Errusiar txuria

07:00 (Gaztetxean)
Kolax

08:00 (Gaztetxean)
Berbenir

09:00 (Seminarioan)
Nola aldatzen diren gauzak

10:00 (Seminarioan)
Bergara sutan

10:45 (Seminarioan)
Paradisu zineman

11:30 (Seminarioan)
Ipuin kontaketa

12:30 (Seminarioan)
Txapa sinfonikoa

13:30 (Seminarioan)
Unai Azkarate

14:30 (Seminarioan)
Maratoi amaiera

16:00 (Seminarioan)
Agur jauna

 

 

Prentsa agerpenak: (Etengabeko eguneraketa)

Berria – Txapa irrati libreak 30 orduko maratoia egingo du

Entzun – TXAPA IRRATIA 30 urte uhinak astintzen

Topatu – 30 urte daramatza Bergarako Txapa irratiak uhinak astintzen

Sustatu – Larunbatean 30 orduko maratoia

Goiena – Txapa irratiak 30 orduko irrati maratoia egingo du irratiaren 30. urteurrena ospatzeko

Musikazuzenean – Mikel Garate + Ekaitz Aranberri + Urtzi Azkue & The Funk Junkers

El Diario Vasco – Txapa festeja su 30 aniversario

Zebrabidea (Arrosa) [AUDIOA] – Txapa irratiaren 30. urtemugaz Iñigo Herrerosekin

Suelta la olla (Hala bedi, Eguzki, 97 irratia) [AUDIOA] – Laister sarean

Jar itzazu tapoiak (Txapa) [AUDIOA] – Txapa 30 urte! 

Bilbo hiria: IBAIZABAL: Bergarako Txapa Irratiaren 30. urteurrena

Twitter: #txapa30maratoia (Zuzeneko jarraipena egingo dugu asteburuan)

 

Information

This article was written on 13 Urr 2014, and is filled under Albisteak, Txapa 30 Urte.

Current post is tagged