Txapa Irratia 97.20 FM

Album bat, konfesio bat #41 Haizea – Hontz Gaua (1979)

Zoritxarrez, ez da Haizea gaur egun oso ezaguna den talde bat. Ez entzulego gehiengoarentzat behintzat. Euskal Herrian egin den musika ederranetarikoa izan dela kontuan izanda, gehiago ezagutu beharko zen. Baina bueno, hortarako dago irratsaio hau. Ona baina ez hain ezaguna denaren soinua zabaltzeko. Album hau taldearen bigarrena da. Lehenengoak taldearen izen berbera zuen eta 1977an irten zen. Oraingoan entzugai dugun hau, berriz, “Hontz Gaua” dauka izena eta 1979an kaleratua izan zen. Esan dudan moduan, diska ederra. Belainotan olatu baten gainean joatea modukoa. Edonon egonda ere, musika hau entzutean haize freskoa sentitu daiteke aurpegiaren kontra jotzen.

  Kale Nagusiaren buruan, erlijioa eta natura

Information

This article was written on 19 Abe 2013, and is filled under Album bat konfesio bat.