Musika bizitzaren soinu-banda baldin bada, zinema ametsen mundua da. Goazen ametsen soinu-bandetan batera bidaiatzera, goazen Paradisu zineman elkar ikustera.
Dear White People telesaila aitzaki Iraitz Agirre, Ainhoa Narbaiza eta hirurok osatu dugu gaurko saioa. Gure buruak zuritzeko bada ere, Kartzela Zaharreko Txapa irratian aurpegi beltzez, intersekzionalitateez, botereez, har…
Podcast: Play in new window | Download
Argi epela beroa, hariak finak dira, baina justizia errespetatu egiten da, danborra eta festa, nor salatzea zer salatzea, zure begiak ikusi nituelako, eta zuk ezin ni ikusi?, ahaztu ezazu dena, bankuetxe baten aterpean, potere baten sotintasuna, baina nik kanta bat egingo dizut… Hitzen lihoa iruten irratsaioko Manex eta Ogiñi Paradisuko pezeran izan ditugu gaurkoan. […]
Podcast: Play in new window | Download
Hitzik gabe.
A.N., A.A., A.O., A.K., B.I., J.T., M.B., M., N.M. eta S.R.
A.C., A.L., E.O., G.U., I.I., J.U., M.T. eta X.L.
A.C., A. A., A.O., A.M., D.M., J.A., K.E., L.A., R.R., U.B. eta U.A.
A.N., A.P., A.K., G.P…
Podcast: Play in new window | Download
Ez da zinema muturik existitzen, zinema mutua deritzogun horretan, pertsonaiek hitz egiten dute, elkarrizketak daude, ikusleok gara gorrak. Euskal musika anitzaren ibilbidearen iruditegia hor dago, amesteko, asmatzeko, irratiz ikusteko. Musika zinema itsua da. Irudikatzen ez den herri bat ezin da existitu. Ez bagara irudikatzen, irudikatuak izango gara. Borroka da bideoa. Euskal zinema itsuaren manifestu bisualerako, […]
Podcast: Play in new window | Download
Errealitatearen sabaitik Ametsetako lurrera. Zenbat irudi antzez ditzazke ispilu batek zahar bilakatu aurretik? Nuovo Cinema Iralaren sutearen hurrengo egunean gaude, hiru ikusleak suaren argitan. Muxu zentsuratuak zakarrontzian Hemen dena ikus, sor, filmatu, lor eta idatzi daiteke. Zinez ez dago ezinezkorik. Gidoirik gabeko filma hastera doa, zuzendaririk gabeko bidaian. Gaur Ametsetako Lurrak Zinemaren Paradisua konkistatu du. […]
Podcast: Play in new window | Download
Kontraesanak eta aldaketak. Gaur egungo ikus-entzunezkoen kontsumo ohituren inguruko 37 galdera izan ditugu abiapuntu bezala, zentzua dauka gaur egun zinemari buruzko ordu beteko irratsaio bat egiteak? Bosgarren denboraldira Paradisu Zinema barrutik immolatzeko asmoekin etorri gara. Kabinako film zatiek sua hartu eta begien aurrean zinema berri bat sortuko da. Hasi dadila ikuskizuna. Gaurko kantak: Anger – […]
Podcast: Play in new window | Download
Politikan ez dago gauza politikan. Eta zineman? Ez dago egirik politikan, bai ordea begirik, eta gure begiradekin sortzen ditugu munduak. Zinema oro politikoa bada, ze da zinema soziala, ze da zinema politikoa? Zinemaren erabilera politikoaz hitz egiteko Fort Apache formatuari heldu, eta Azkoin berezia egin dugu, horretarako KKinzona irratiko Pino Matutino tertulia suni peronistako kide […]
Podcast: Play in new window | Download