Txapa Irratia 97.20 FM

Ekainaren 8an jarraitu Gure Esku Dago ekimena Arrosa sarean

gureeskuarrosa

Arrosa irrati sarearen bitartez ekainaren 8an Gure Esku Dago ekimenaren zuzeneko jarraipenaz gozatu ahal izango dugu Txapa irratian. Euskarazko irratiak elkartzen gara Arrosan, eta guztion artean Euskal Herri osora ekoiztutako irratsaioa prestatzen ari gara. Bertan goizean goizetik zuzenean jarraitu ahal izango da giza katea.

Bergara, edo inguruetako kilometroren bat egokitu bazaizu, entzun Txapa Irratia (97,2FM) giza katearen aurretik, bitartean eta ondoren! Bailarako, eta bereziki Bergarako Gure Esku Dago taldearekin elkarlanean giza katean ere irratia entzun dadin saiatuko gara. Giza kate osoari estaldura ematea ezinezkoa egingo zaigunez, ekarri poltsikoko irratia eta sintonizatu Txapa.

Beste nonbaitera mugitzekoa bazara, aurkitu Arrosako irratia eta gozatu jarraipen berezia.

Information

This article was written on 29 maiatza 2014, and is filled under Albisteak.