Txapa Irratia 97.20 FM

Martxoak 14: Joseba B. Lenoir + Niña Coyote eta Chico Tornado gaztetxean

lenoircoyoteTXAPA

Zein garrantzia duen musikak gure irratian. Irratsaioen muinetik hasita, bizitza ulertzeko tresna izateraino. Betidanik egon da musika Txaparekin lotuta, Txaparrada diska eta antolatzen ditugun kontzertu guztiak horren isla besterik ez dira. Bagatoz oraingoan ere beste txapa jai batekin, herrikideak irratira gerturatu eta gure autogestioan beharrezkoa zaigun funts minimoak eskaintza kulturaletik lortuz.

Ez galdu aukera, etorri martxoaren 14ean Kartzela Zaharrera, bertan Joseba B. Lenoir bakarlaria eta Niña Coyote eta Chico Tornado taldea izango dugu gurekin. Gaueko 22:30ean hasiko da kontzertua, eta 4€ko sarrera izango du ekimenak. Oraindik esan eta entzuteko asko dugulako, gerturatu Txapa irratiaren kontzertuetara!

 

Niña Coyote eta Chico Tornado 
Niña Coyote eta Chico Tornado Koldo Soret (gitarra eta, oktabadorea eta ahotsa) eta Ursula Strongek (bateria) osatzen duten rock taldea da. Musika abentura ezberdinetan aritu dira bi musikariak: Koldo Soret (Surfin kaos , Utikan, Mugatik, edo Chico boom beste batzuen artean), eta Ursula Strong (Zuloak, Las Culebras), esaterako. Desertuko soinu pisutsuak lantzen dituzte, musikalki, stoner giroetara bideratuz beraien musika proposamena. Bikote formazioan taularatzen dira, baina banda soinua dute.

Joseba B. Lenoir 
Joseba B. Lenoir Beran (Nafarroan) hasi eta hezi zen musikaria, SextySexers taldearekin handitzen joan zen, Gasteizen, Sumision City Blues taldeko partaidea da eta Bartzelonan ere aritzen da musikari gisa. Baina dagoeneko lortu du bere zigilu propioa. Eta hori erakusten zuen ‘Instroak Vol. 2’ grabazioan. 2013ko abenduan kaleratu zen ‘Tenpesta’ diskoa aurkeztuko du musikariak, oraingoan kantu formatuari atxikiago. Instrumentu ia guztiak jotzeaz gain abesteko ardura ere bere gain hartu du. EP berri honetan berriz ere Felix Buff (Willis Drummond, Napoka Iria, Los Separatistas…) aurkituko dugu baterian, baino Aitor Goikoetxeak (Sons of Woods, Berri Txarrak ohia) ere parte hartu du ‘Erraietatik Erran’ izeneko kantuan.

Iturria: musikazuzenean.com

Information

This article was written on 24 Ots 2014, and is filled under Albisteak.