Txapa Irratia 97.20 FM

Nola Aldatzen diren gauzak #09 Ez gaude bakarrik!!

Bi iruzkin izan ditugu aurreko asteko irratsaioaren inguruan!!! Ez gaude bakarrik!! Eskerrik asko bi noranzko komunikabide bihurtzearren gure medio txiki hau! Honek e-posta helbide bat zabaltzera animatu gaitu, beste komunikazio kanal bat eukitzeko asmoarekin, kontatuiguzue nahi dozuena!!  nolaaldatzendirengauzak@txapairratia.org

75 urte zabalik egon den denda bat ixtera doaz. Kale osoan geratzen den denda bakarra da. Ileapaindegi batek eta taberna batek egiten diote konpainia, azken egunak iristen zaizkion einean.

Beste kale batzuk suerte txarragoa izan dute, gaur egun ez dago ezer; hutsik. Bergarako margolarien pinturak eskaparate hutsak apaintzen dituzte; baina eta inor ez bada kale horretatik pasatzen? Zerk eraman gaitu egoera honetara? Badakizue, guk ez dogu analisi ekonomiko edo estadistikorik aurkeztu. Barrenak esaten diguna zabaltzen dugu uhinetan.

Errepideeten ere izaten da jendea ezagutzeko unerik. Normalean taldeka izaten dira, eta beraien koloreengatik ezagutuko dituzue. Eta zuk beraiek ezagutzea baino, beraiek zu ezagutu nahi zaituzte, batez ere zer edan duzun……..

Etnia deseberdinak ere izan ditugu gaurkoan mintzagai. Zergatik iruditzen zaizkugu txinatar guztiak berdinak?Eta gu guztiok beraientzat ere berdinak al gara?

Bukatzeko abisu bat: Gaurkoan, Mikel lehenengoz mahaian izan dogu teknikari lanak eginez. Boterea probatu du……. Beldur pixkat ere eman digu eta ez dakigu Pandoraren Kaxa zabaldu ote dogun ….ia gauzak aldatzen diren hemendik eta hurrengo asteazkenerarte!

 

 

Information

This article was written on 28 Aza 2013, and is filled under Nola aldatzen diren gauzak.