Txapa Irratia 97.20 FM

SASI GUZTIEN AZPITIK: GURE ESKU DAGO !!!

10488074_1492064567724553_7637159982737785496_n

Gaurkoan Bergarako Gure esku dago ekimeneko Aitor eta Larraitz  izan  ditugu Sasi Guztien Azpitik irratsaioan.

ZER EGIN NAHI DUGU?

Azaroaren 8an mosaiko erraldoi bat egin nahi dugu Donostiako Zurriola hondartzan. Erronka ere jarri diogu geure buruari: 5.000 pertsona batu nahi ditugu!

MOSAIKO ERRALDOIA… ZERTARAKO?
Kataluniako galdeketaren bezperatan eta Eskoziako erreferenduma pasata, gu ere erabakitzeko eskubidea noizbait egikaritzeko lanean ari garela adierazteko. Aurtengo ikasturtean egiteko ditugun lanei elkarrekin ekiteko. Berriz ere, Fikoban zabaldu genuen aterkipean elkarrekin jarduteko!

MOSAIKO ERRALDOIA… NOLA?
Mosaikoa egiteko bi material erabiliko ditugu: koloretako aterki eta petoak. Eta noski, hirugarren osagaia gu geu izango gara! Herritarrak! Aurrez diseinatutako irudi batzuk denon artean osatuta ahaleginduko gara geure lanari merezitako bultzada ematen. Egunean bertan, beraz, mosaikoa egiten lagunduko diguten teknikoen esanari kasu egitea nahikoa izango da irudi ederrak sortzeko!

Eta PARTE HARTU NAHI BADUT?
Erraza da Mosaiko Erraldoian parte hartzea, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da azaroaren 8an dena erraz-erraz egin nahi badugu

Azaroak 8ko mosaiko erraldoiaz,Bergarako egoeraz  eta aurrera begira dituzten proiektuen inguruan hitzegin dou.Horretaz gain Bergaran bizi den Jordi Ferrerons Kataluniarrari, elkarrizketa egin diogu Igandeko kontsultari buruz.

 

Information

This article was written on 05 Aza 2014, and is filled under Sasi guztien azpitik, txapa irratia.