Txapa  Irratia  97.20  FM

Turtukiña off the record #3 Etxean dantzan

Askotan, etxean bakarrik zaudenean, norberaren ni ezkutua irtetzen zaigu, baita musika entzuten
dugunean ere.
Zer entzuten duzu zuk etxean? Etxean entzuten duzun musikaren araberakoa
zara zu; jaten duzunaren araberakoa bezala.

Norbaiten etxera joaten bazara eta ez badauka diskorik. EZ LARRUA JO PERTSONA HORREKIN!!!
Norbaiten kotxera joaten bazara, eta 40 principales jarrita badauka, atera zaitez kotxetik.
Ez zaitez fidatu, C tangana entzuten duen lagunarekin.
Atera zaitez, poteo orduan gozategi jartzen duen tabernatik.
Aste honetan ez egin kasurik, Zea mays etxean entzun duen lankideari.
Hartu zerbeza kutxa eta igo zaitez Kuduro teknoa 24 orduz entzuten duen bizilagunaren etxera. Eta
hasi dantzan.

Espero dugu orain datorren musika zerrendarekin gozatzea, etxean dantzan jartzea. Bakarrik,
zure amorantearekin, aloe vera landarearekin, txakurrarekin edo bizilagun batxatazalearekin.

🤘🎛📻
Batu telegram kanalera:
T.me/turtukinadj


turtukiñaofftherekord

turtukiñaofftherekord

Information

This article was written on 25 Ots 2019, and is filled under Txibierroak uluka.