TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK: EKAINAK 26 EKIZA

Datorren Ekainak 26 an arratsaldeko 19:30etan ,Txapa irratiak antolatuta Ekiza-ren bisita eukiko dou Bergarako gaztetxian. Sarrera 4 euro.

ekiza

Jurgi Ekizak, Willis Drummond taldearen etenaz baliatuz, bakarkako ibilbideari ekiteko erabakia hartu, eta 10 abestiz osatutako diskoa argitaratu berri du. Barruko sentimentuak kanporatzeko beharrak bultzatuta, eta inolako aurreiritzirik gabe, gorputzak eskatzen zionaz baliatuz soilik. Abestien sormen prosezu guztia berak bakarrik burutua izan da, nahiz eta grabatzerako orduan bidelagunik izan duen. Besteak beste; Cédric Lepine baterian, Niko Perret tromboian eta Jeremi Garat Celloan.

“bH036-DG” izenez argitaratutako diskoa bIDEhUTS kolektiboaren bidez kaleratua eta Bonbereneako estudioan Txap-en gidaritzapean grabatua izan da. Zuzeneko emanaldiei dagokionez, kitarra, loopera eta beste hainbat aparailu lagun dituelarik azaltzen da taula gainera, beste musikariren laguntzarik gabe, abestien gordintasuna eta intimotasuna agerian utziz.

Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.

 

Oharra: Testua Musikazuzenean.com webgunetik hartuta.

Author: Txapa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude