Txapa  Irratia  97.20  FM

TXAPADA ERRADIKALA

Txapa irratiko denboraldi berria gogor hasteko Urriko 2.astebukaeran Txapada erradikala asteburua antolatu dou Bergarako kartzela zaharra – gaztetxian.

Urriak 19 Ostirala 22:30etan the Potes ametsak dira egi erabat bete aurretik disko berriaren aurkezpen kontzertua.Sarrera 5 Euro.

 

The potes

The potes 2011-2012 urte bitartian sortutako talde Arrasatearra. Lehenengo kontzertua 2012ko abenduaren 25ian.
Taldekide dezberdin asko pasatu die taldetik. Baina gaur egun zazpik osatzen daue. Instrumentuak: Bateria,bajua, gitarra elektrika eta akustikuak, banjoa eta akordeoia.
Gure lehen lan luzia”ametsak dira egi erabat bete aurretik” aurkezteko lehen kontzertua izango da.

 

 

Urriak 20 Larunbata 22:30etan  Denboraldi berriko programazioaren aurkezpena,What a band thousand tons of steel disko berriaren aurkepen kontzertua eta gaua ondo amaitzeko txapa jaia: Haus of beats eta turtukiña dj-ak.Sarrera 5 euro.

 

What a band

Bergaratik datoz eta musikari oso eskarmentudunak daude tartean; Fiachras, Bizardunak, Mahaster River, Belceblues eta Brigada Criminal-ekoak, besteak beste.“Soft&Strong” lehen diskaren harrera onaren ostean, euren bigarren lana aurkeztera datoz. “Thousand tons of steel”. Country-rocketik haratago, estilo ezberdiñak jorratuz, beti ere, amerikar sustraieko musikan sakonduz.

 

 

Urriak 21 Igandea 18:00etan BBAX Distortsioen Munduan eta Isuo ta Kezman.Sarrera 5 Euro.

BBAX distortsioen munduan
Behi Bideko Andere Xuriaken atzean Mirentxu Aguerre, Pantxix Bidart, Karine Etxeberri, Aline Etxeberri, Marie Bidart, Sébastien Desgrans, Jurgi Ekiza, Allande Etxeberri, Paxkal Indo, Paxkal Irigoyen… bezalako izen handiak daude herri kantak rock doinuz berrirakurtzen.

Isuo ta Kezman
Urretxu-Zumarragatik gozagarritasunaren gorazarre etengabea. “Bihar akaso” diska berria aurkeztera datoz. Bidaia astralak eragiten dituzte beraien tresnak erabiliz.

 

 

Kontzertuak eta aurkezpena 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.

Information

This article was written on 10 Urr 2018, and is filled under Albisteak, txapa irratia.