HAUS OF BEATS #115 – Kubeats
Nahiz eta programako 2. zatia berezia izan, beti bezela, aurrerapenekin hasi gara, Kalter Ende eta Subsist Records izan dira lehenak. Aïsha Devi eta Houndstooth gertatzen ari diren albumeko aurrerapenarekin, eta era berean dabiz Girls Of The Internet eta RAMP labela. S3A, Quartet Series labelera itzuliko da, eta Fate And Fiction labeleko rekopilatorio berritik Greymatter aukeratu dugu. Denbora bat ez zelan Nordic Trax geurean agertzen, oraingoan Finest Wear-en lanarekin, eta azken promoa, Myriadd-en azken lana Polybius Trax Bartzelonar labelaren eskutik.
Bigarren zatia, Zumarraga-Urretxuko Kalegorrian kultur elkarteak 2. urtez antolatzen duen Kubeats jaialdiari eskeini diogu, bertan izango diren ekoizleen abesti batzuk entzun ditugu, baita beronen antolatzaileetako birekin hitzegin ere, larunbaterako xehetasunak eman diezaiguten. Bertan arituko diren artistak, Garazi Gorostiaga eta Eyharts zuzenean, eta Telmo Trenor eta Frances Be dj formatuan.
Tracklist:
Podcast: Play in new window | Download