Album bat, konfesio bat #34 The Soundtrack of Our Lives-Communion (2009) Pt.1

The Soundtrack of Our Lives-en musika pop-rockeko klasikoetan inspiratuta ba dago ere, zeharo gaur egunekoa da. Inori ez zaigu arrotza egiten entzuten duguna, baina zerbait berria entzuten gaudenaren sensatsioa dugu. Hori da talde suediar honen berezitasun garrantzitsuena: zaharra berri bihurtzeko dohaina. Horregatik, eta rebelazio moduko zuzeneko indartsuak ematen zituztelako (zoritxarrez 2012an taldea desegin egin zen), da talde hau hain maitagarria. Bilbon behintzat pare bat aldiz, Kafe Antzokira konfesatzera eraman gaitxuen. “Communion” egin genuen bertan. Oraingo programa hontan lehenengo zatia entzungo dugu, disko hau bikoitza bait da.

Ez bildurtu. Hau da diskoaren azala, bai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude