Isuo Sasiia zarauztar bakarlaria 2009 aldera hasi zen kontzertuak ematen. Zenbait maketa sekreturen ondoren 2011ko urrian argitaratu zuen lehen disko ofiziala, “Ez zegoen ezer”. Bere etxean bertan grabatu, eta bere etxe-behean aurkeztua, Poligonoko Bolatokian. Diskoaren edizioa, tetra-brick zaharrekin egina izan zen. Oraingoan “Idiaren Zaintzari Buruzko Hamar Estanpak” izeneko bere azken diska aurkeztuko digu.
Podcast: Play in new window | Download
Isuo Sasiia zarauztar bakarlaria 2009 aldera hasi zen kontzertuak ematen. Zenbait maketa sekreturen ondoren 2011ko urrian argitaratu zuen lehen disko ofiziala, “Ez zegoen ezer”. Bere etxean bertan grabatu, eta bere etxe-behean aurkeztua, Poligonoko Bolatokian. Diskoaren edizioa, tetra-brick zaharrekin egina izan zen. Oraingoan “Idiaren Zaintzari Buruzko Hamar Estanpak” izeneko bere azken diska aurkeztuko digu.
Podcast: Play in new window | Download
Nola aurkeztu aurkeztu beharrik ez dagoen artista bat? Pettiren ezaugarri nagusiak, erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakona, bluesaren arimaz kutsaturiko kantu ezkor eta ilunak, gitarra jotzeko trebezia eta taula gaineko indar basa dira. Beratik datorren beste bardo bat dugu Petti, amerikar sustraiak dituen bertako rocka egiten du. Bakarkako bost disko kaleratu baditu ere, Anari, […]
Podcast: Play in new window | Download
Bizkaiko bikoteak erro anglosaxoiko musika jorratzen du, urruneko joerak euskarara ekarriz. Bluesetik edaten duten riff pisutsuak, country-rock musikaren depresio zantzuak eta psikodelia ukituetan oinarritzen den proposamen musikala. Zuzeneko eklektiko eta indartsua.
Podcast: Play in new window | Download
Zarautzek duen dotoretasun eta lasaitasuna transmititzen dutela esan daiteke. Soinu amerikar lasaietan oinarritzen dira, baina era berean euskal kantautoreen tradizioa modu sutilean barneratuz. Beraien soinu bereziekin giro lasai eta baltsamikoa lortzeko gai dira, baina, halaber, momentu bizi eta erritmikoak ere islatzen dituzte beraien folk estiloaren oinarriak ahantzi gabe. Atmosferaz beteriko musika xehe eta goxoa.
Podcast: Play in new window | Download
Aurtengo harribitxietako bat. El_Txef_A ezizenaren atzean Aitor Etxebarria Bilbao dugu, estatuan eta munduan zehar musika elektronikoan sona izan duen artista. Bere nahasketek zabalkunde handia izateaz gain, esperimentatzeko eta gustu onarekin musika sortzeko duen abilezia esanguratsua da. Musikari talde baten laguntzaz biratzen ibili izan bada ere, Bergarako saiora bakarrik gerturatuko da, bere alde lasaiena eta intimistena […]
Podcast: Play in new window | Download
Iban Urizar-en (Andrakan, Rafa Rueda, Cafe Teatro, Bizarra…) bakarkako proiektu berria da Amorante. Folk kutsua ateratzen du, ahotsa gitarra espainolaz, harmoniumaz, perkusioz eta tronpetaz jantzita. Aspaldiko kopla, flamenkoa, Afrikako musika eta, orokorrean, jatorri askotako musika jorratzen du. Biluzia eta sakona.
Podcast: Play in new window | Download