Txapa Irratia 97.20 FM

Egubakoitzak Kartzelan:Petti

egubakoitzak

Nola aurkeztu aurkeztu beharrik ez dagoen artista bat? Pettiren ezaugarri nagusiak, erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakona, bluesaren arimaz kutsaturiko kantu ezkor eta ilunak, gitarra jotzeko trebezia eta taula gaineko indar basa dira. Beratik datorren beste bardo bat dugu Petti, amerikar sustraiak dituen bertako rocka egiten du. Bakarkako bost disko kaleratu baditu ere, Anari, Txuma Murugarren, Rafa Rueda edota Barrence Whitfield kantariekin partekatutako diskoak ere baditu.

Utzi erantzuna

Information

This article was written on 19 Mai 2014, and is filled under Kontzertuak.