Egilea: Txapa

0 Comment on TXAPA IRRATIAK 30 URTE: AZAROAK 15 TXAPA JAIA
Posted in AAAtxapa irratia Albisteak Txapa 40 Urte

TXAPA IRRATIAK 30 URTE: AZAROAK 15 TXAPA JAIA

Azaroak 15ean Txapa irratian 30 urteak ospatzeko Txapa jaia egingo dou Bergarako gaztetxian.Goizeko 12:00etan Gaztetxetik abiatuta Poteoa egongo da txaranga batez lagunduta.14:30etan bazkaria eta balkal ostean The Potes taldian kontzertua.

0 Comment on TXAPA IRRATIAK 30 URTE:FLY SHIT + ESTRICALLA
Posted in Albisteak Txapa 40 Urte

TXAPA IRRATIAK 30 URTE:FLY SHIT + ESTRICALLA

Txapa irratiak 30 urte bete ditu. 262800 ordu. 15768000 minutu. Erraz zenbatzen dira, baina bada marka. 1984 hartan Bergaran komunikazioa beste era batean ulertzen zuen gazte talde bat bildu zenetik asko aldatu dira gauzak, asko aldatu gara gu geu ere. Baina nolabait hasi baginen, hori kalea hartzen, uhinak okupatzen izan zen. 30 urte hauetan kontakizun askoren ahotsa izan gara, orain gurea errepasatu eta ospatzeko garaia heldu da. Urtemuga ganoraz ospatzeko, ikasturte osoan izango baditugu ere ekintzak, udazkenean fokalizatu ditugu gehienak.

Azaroaren 1ean Fly shit eta Estricalla taldeen kontzertua izango dugu Bergarako gaztetxean gabeko 22:30etatik aurrera.

0 Comment on Txapa irratia 30 urte 30 ordu maratoia:irratsaioak 3
Posted in AAAtxapa irratia Txapa 40 Urte

Txapa irratia 30 urte 30 ordu maratoia:irratsaioak 3

Pasa den asteburuan Txapa irratiak 30 urte 30 ordu maratoian egindako irratsaioak entzungai.

Ametsetako Lurra,Haundikeittan,Bergara sutan eta cabaret voltaire.

0 Comment on SASI GUZTIEN AZPITIK:Helduentzako nazioarteko txotxongiloen XII. Mostra
Posted in Sasi guztien azpitik

SASI GUZTIEN AZPITIK:Helduentzako nazioarteko txotxongiloen XII. Mostra

Asteburu honetan Bergaran ospatuko den Helduentzako nazioarteko txotxongiloen XII. Mostraren irratsaio berezia egin dou Txapa irratiko Sasi guztien azpitik irratsaioan.

Bertan, Itsaso Azkarate mostrako antolatzailea eta bertan parte hartuko duten taldekide batzui elkarrizketa egin diegu.

Irratiko errepikapenak: Osteguna 22:00etan eta Ostiralian 14:45etan.

0 Comment on Haundikeittan #70
Posted in Haundikeittan

Haundikeittan #70

Ikasturte hontan Haundikeittanen lehenengo irratsaioa. Bihotez Jeltzale eta Txanpuzale diren guztientzat zuzendutako saioa, manipulaturik gabeko eta iturri fidagarrienetatik jasotako albiste eta bestelako kontuekin

0 Comment on 30 urte uhinak astintzen
Posted in Albisteak Txapa 40 Urte

30 urte uhinak astintzen

30 urte. 262800 ordu. 15768000 minutu. Erraz zenbatzen dira, baina bada marka. 1984 hartan Bergaran komunikazioa beste era batean ulertzen zuen gazte talde bat bildu zenetik asko aldatu dira gauzak, asko aldatu gara gu geu ere. Baina nolabait hasi baginen, hori kalea hartzen, uhinak okupatzen izan zen. 30 urte hauetan kontakizun askoren ahotsa izan gara, orain gurea errepasatu eta ospatzeko garaia heldu da.

0 Comment on Bizirik eta libre irrati dialean
Posted in Albisteak

Bizirik eta libre irrati dialean

Gaurko Gipuzkoako hitzan erreportaje mardul bat argitaratu dute irrati libreen inguruan, Txapa irratiko erreferentzia, argazki eta datu esanguratsu askorekin.

0 Comment on Aurten bai! Irratsaioa egingo dut Txapa irratian
Posted in Albisteak

Aurten bai! Irratsaioa egingo dut Txapa irratian

Irratiaren magiak erakartzen zaitu? Bergarako irrati librean ateak irekita dituzu. Animatu eta etorri gurekin batera proiektuaren parte izatera. Ordua aukeratu, maneiatu behar diren lau botoiak ikasi eta esan herriari esateko duzun hori.