TXAPA IRRATIAK 30 URTE: AZAROAK 15 TXAPA JAIA

txapa jaia

Txapa irratiak 30 urte bete ditu. 262800 ordu. 15768000 minutu. Erraz zenbatzen dira, baina bada marka. 1984 hartan Bergaran komunikazioa beste era batean ulertzen zuen gazte talde bat bildu zenetik asko aldatu dira gauzak, asko aldatu gara gu geu ere. Baina nolabait hasi baginen, hori kalea hartzen, uhinak okupatzen izan zen. 30 urte hauetan kontakizun askoren ahotsa izan gara, orain gurea errepasatu eta ospatzeko garaia heldu da. Urtemuga ganoraz ospatzeko, ikasturte osoan izango baditugu ere ekintzak, udazkenean fokalizatu ditugu gehienak.

Azaroak 15ean Txapa irratian 30 urteak ospatzeko Txapa jaia egingo dou Bergarako gaztetxian.Goizeko 12:00etan Gaztetxetik abiatuta Poteoa egongo da txaranga batez lagunduta.14:30etan bazkaria eta balkal ostean The Potes taldian kontzertua.

Bazkariko txartelak Pol Pol , Arrano eta Kortazar tabernetan daude salgai 12 eurotan.

The Potes Taldea The Pogues talde ezagunaren zein genero berdineko beste talde batzuen (TheMahones, Flogging Molly, RIP,…) bertsioak egiten dituen taldea da. Berezitasunaren barruan instrumentu akustikoekin ( kitarra akustikoa, akordeoia, banjua, bajua, …) egiten dela da, irlandar zein estatu batuetako musika ikutuekin. Erritmo bizi eta dantzagarriekin. Esperientzia handiko musikariz osatutako taldea. Urte askotan zehar oholtza gainean ibilitakoak. RIP taldeko Jul taldeko banjojolea delarik. Dirty Brothers-eko Sala eta beste batzuekin batera.

Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.

Author: Txapa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude