Egilea: Txibierroak Uluka Txapa Irratia
Txibierroak uluka #22 EMMren V. edizioaren hasiera eta harremanen iraungitze data
Fin-fin, gure hitza betetzen jarraitzen dugu! Bi asteren ostean, beste saio bat egin dugu. Emakumeen Mundu Martxaren V. edizioaren hasieran egon ginen Irunen eta bertan bizitakoa ekarri dugu uhinetara. Info gehiago hemen! Horrekin batera, Txakur Gorria kolektiboko Ane Labaka Mayozek eta Mariñe Arbeo Astigarragak Berrian argitaratutako Iraungi artikuluarekin harremanen munduan muturra sartu dugu. Beti bezala, […]
Podcast: Play in new window | Download
Txibierroak uluka # hiruki gatazkatsua eta atal berrien estreinaldia
Atal “berriak” estreinatu ditugu gaurko irratsaioan: Liburu aurkezpena/kultura: hiruki gatazkatsua. Etxeko eta zaintza lanak, enplegua eta parte-hartze soziopolitikoa liburuaren aurkezpenean izan gara eta bertan atera direnak ekarri ditugu. http://www.susa-literatura.eus/liburuak/lisi0809 Hilerokoaren txokoa: Red fanzine fanzinea eta Berriako elkarrizketa Marmartien txokoa Musika: Lucinda Williams – Good Souls Better Angels diskoa
Podcast: Play in new window | Download
Txibierroak uluka # kultur proposamen bi eta etxekotze digitala
Bi kultur proposamenekin hasi dugu txibierroen ikasturtea, eta estudioan gainera! 2 urte eta 4 hilabete dokumentala (Lander Garro) Gorria ikuskizuna (La pulga eta Miren Amuriza) Ostean, sare sozial digitalak, etxekotzea eta indibidualismoa izan ditugu hizpide, tertulia giroan… Musika: Khruangbin Ningra J Martina
Podcast: Play in new window | Download
Txibierroak uluka # kabiak, harremanak eta normalizazio berriak
Berriako kideek egindako podcast feministetatik Marta Luxani egindako elkarrizketa ekarri dugu irratsaiora. Bertan aipatzen diren gaiei tiraka aritu gara: afektibitatea, harreman ez-familiarrak, araua apurtzea, zaintzak… Elkarrizketaren soinua ez da bereziki ona eta haurren eskolen soinu arraroak entzungo dituzue fondoan… Ea hurrengo saioa irratian bertan egiterik dugun! Jarritako musika: Thelma Soares – Yemanjah Ladytron – Everything […]
The post Txibierroak uluka # kabiak, harremanak eta normalizazio berriak appeared first on Arrosa.
Podcast: Play in new window | Download
Txibierroak uluka # ortu danak behar dittugu
Aste honetan pil-pilean egon den gai bat ekarri dugu: autokontsumorako ortuak. Sabri izan dugu gonbidatu moduan gure irratsaio-birtual honetan. Gai ezberdinak izan ditugu tertulian: herri edo hiri-baratze okupatuak, ortu komunitarioak, autosufisientzia, etxeen arkitektura, Bergarako txokoak… Guzti hau hitz egin ostean berri on bat jaso dugu, debekua aldatu du eusko jaurlaritzak eta herri presioari esker norbere […]
The post Txibierroak uluka # ortu danak behar dittugu appeared first on Arrosa.
Podcast: Play in new window | Download
Txibierroak uluka # ondoloin!
Koronabirusak ona den zerbait ekarri badu, gure irratsaioko txibierro guztiak berriz batzea izan da. Azken urteetan, irratsaioak aurrera jarraitu duen arren, duela bi urte inguru ez ginela elkartzen. Ohiko moduan, tertulia-radiofoniko formatuari heldu diogu, oraingoan etxeko zapatiletan. Gorputzeri jeitsi eta bi galderekin bueltaka egon gara; Egonezinez betetako sasoi honetan, zerek kentzen dizu loa? eta zerk […]
The post Txibierroak uluka # ondoloin! appeared first on Arrosa.
Podcast: Play in new window | Download
Txibierroak uluka # fikzio radiofonikoak
Gaurko honetan, etorkizun ilunari irudimen apur batekin heldu diogu. Beste batzuen istorioak ekarri ditugu, gustura asko egon gara entzuten. Ederra datorkiguna! Azkenaldian geroz eta gehiago entzuten dugun esaldia. Ursula K. Leguin-i entzun genion: Bizitzea tokatu zaigun garai txarretan, era desesperantean benetan behar duguna da: kazetaritza gutxiago eta fikzio eta poesia esanguratsu gehiago. Jarritako musika: Gato […]
The post Txibierroak uluka # fikzio radiofonikoak appeared first on Arrosa.
Podcast: Play in new window | Download