Badator erramu zapatuko herri bazkarixa!

Aurten ere erramu zapatuko herri bazkarixa aurrera eramateko autua egin eta hortarako lanean burubelarri gabiltza.

Urtero bezela Txapa Irratiak Xaxaurekin elkarlanean antolatutako ekimena da hau, Bergarako Udalak lagunduta

Martxoaren 28an mahoi, trikitixa, ardi, ogi eta barazkien artean elkar ikusiko badugu ere, martxoaren 12an beste hitzordu bat daukagu bazkarirako txartelak saltzeko. Arratsaldeko 18:30ak aldera Irala kaleko ohiko tokian izango gara. Gogoratu txartel bakoitzak 15 euro balio dituela, eta gehienez 4 txartel hartu ahalko dituzuela pertsonako. Mesedez, aukera zeliakoa edo beganoa aukeratuko badozu adierazi hau txartelak erosterako momentuan.

Giroa goxatzen hasteko, iazko bideoa hemen!

Author: Txapa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude