Kategoria: Gvero

podcast-txapa-logo

0 Comment on Gvero #10 (Lasaitasunaren bila oraindik)
Posted in Gvero txapa irratia

Gvero #10 (Lasaitasunaren bila oraindik)

Asteak pasa ahala oraindik lan zurrunbilo amaiezinean murgilduta jarraitzen dugu, eta lasaitasunaren bilaketa etengabea bihurtzen ari da. La Roux – In For The Kill (Skream’s Lets’s Get Ravey mix) The Suicide of The Western Culture – The End of Luxury Lamb – B-Line (Down & Dirty mix) Nicotine Love (French Language Version feat. Ajeya) Nusrat […]

0 Comment on Gvero #9 (Lasaitasunaren bila)
Posted in Gvero txapa irratia

Gvero #9 (Lasaitasunaren bila)

Azkenaldian ez gabiltz batere fin, lan kontuak direla eta ezin ia irratsaioa egin ari gara. Nudozurdo-ren kantua dirudi honek: Solo Sabe Trabajar. Eta lan zurrunbilo horren barnean lasaitasuna bilatzen dugu etengabe, baita irratsaioan bertan ere. James Blake – The Wilhem Scream Massive Attack – Pray for Rain Apparat – Contradiction -gailu – Hotzak Esnatu Naiz […]

0 Comment on Gvero #8 (Acuarela)
Posted in Gvero txapa irratia

Gvero #8 (Acuarela)

Aste honetan zer egin pentsatzen ari ginela garai batean Santanderren egiten zen Tanned Tin izeneko festibala etorri zitzaigun burura. Hainbat konzertu gogoangarri ikusi genituen garai haretan, eta orduan ezagutu genuen ere Acuarela izeneko zigilua ere. Hariari eutsi eta bertatik tira egitea iruditu zitzaigun zuzenena, musika txikiak bere haunditasunean. Emak Bakia (& Thalia Zedek) – Un […]

0 Comment on Gvero #8 (Acuarela)
Posted in Gvero txapa irratia

Gvero #8 (Acuarela)

Aste honetan zer egin pentsatzen ari ginela garai batean Santanderren egiten zen Tanned Tin izeneko festibala etorri zitzaigun burura. Hainbat konzertu gogoangarri ikusi genituen garai haretan, eta orduan ezagutu genuen ere Acuarela izeneko zigilua ere. Hariari eutsi eta bertatik tira egitea iruditu zitzaigun zuzenena, musika txikiak bere haunditasunean. Emak Bakia (& Thalia Zedek) – Un […]

0 Comment on Gvero #5 (Asier)
Posted in Gvero txapa irratia

Gvero #5 (Asier)

Asir deritzon lurralde honetan bizi garenez nahiko kuriosoa da Asier izeneko lehen gonbidatu bat edukitzea irratsaio honetan. Eta nahiko kuriosoa da etxetik hain urrun egonda hain gertukoa den pertsona bat aurkitzea ere. Gaur Colectivo Colapso-ko partaide honek ekarritako musikak izango dira protagonista, eta honen laguntzaz, Bilboko San Inazio auzorarte salto egingo dugu. Baroness – March to […]

0 Comment on Gvero #4 (Konfort guneak)
Posted in Gvero

Gvero #4 (Konfort guneak)

Guztia arrotz denean, emandako pausu bakoitzaren ondoren zer egongo den ez dakigunean, gure gorputza pisutsu eta ahul sentitzen dugunean, nora goazen ez dakigunean, ezertarako denborarik ez dugunean eta gure buruak eztanda egingo duelakoan gaudenean, ezaguna, maitatua eta seguru sentiarazten gaituzten guneak bilatzen ditugu, konfort guneak.

0 Comment on Gvero #3 (Ingurunea)
Posted in Gvero

Gvero #3 (Ingurunea)

Irratsaio honen nondik norakoak gure buruetan kokatzeko egin dugun bidaiaren simulazio bat egiten ari gara, kontestua eman non gauden ulertzeko. Badakigu errealitatearen irudi distortsionatu bat ematen ari garela, eta ezagutzen gaituen edonork jakingo du distortsioa maite dugula, beraz, atsegin dugu irudi hori ere.

0 Comment on Gvero #2 (Bizilekua)
Posted in Gvero

Gvero #2 (Bizilekua)

Bizilekutik urrun dago etxea, bai kilometrotan, baita bestelako distantzia guztietan ere. Bizi garen Saudien lurralde honetan musika “haram” (debekatua) den edo ez eztabaidatzen ari dira gaur egun. Koranak ez omen du ezer esaten horren inguruan eta interpretazioaren menpe uzten du batzuentzat sakratua den espresio artistiko hau. Ikuspegi zabalena, onartu daitekeela baina hitzen edo musikaren “naturaren” arabera bakarrik. Horrek ez dakit zein egoeratan uzten gaituen, konkretuki, Saudi Arabiako taldeez osatutako irratsaio bat egiten dugunean. Agian gu ere “haram” izango gara, nork daki.