Irratsaio honen nondik norakoak gure buruetan kokatzeko egin dugun bidaiaren simulazio bat egiten ari gara, kontestua eman non gauden ulertzeko. Badakigu errealitatearen irudi distortsionatu bat ematen ari garela, eta ezagutzen gaituen edonork jakingo du distortsioa maite dugula, beraz, atsegin dugu irudi hori ere.
Bidaia honetan etxetik hasi eta bizilekuraino joan gara, baina bada ordua ere ingurukoak ezagutzen joateko, gerorako utzi gabe. Ekialde Hurbil eta Ertaineko post rock musika ez da ez bertako errealitatearen irudi ezagunena, baina bai distortsionatua.
Podcast: Play in new window | Download