Etiketa: gvero

0 Comment on Gvero #4 (Konfort guneak)
Posted in Gvero

Gvero #4 (Konfort guneak)

Guztia arrotz denean, emandako pausu bakoitzaren ondoren zer egongo den ez dakigunean, gure gorputza pisutsu eta ahul sentitzen dugunean, nora goazen ez dakigunean, ezertarako denborarik ez dugunean eta gure buruak eztanda egingo duelakoan gaudenean, ezaguna, maitatua eta seguru sentiarazten gaituzten guneak bilatzen ditugu, konfort guneak.

0 Comment on Gvero #3 (Ingurunea)
Posted in Gvero

Gvero #3 (Ingurunea)

Irratsaio honen nondik norakoak gure buruetan kokatzeko egin dugun bidaiaren simulazio bat egiten ari gara, kontestua eman non gauden ulertzeko. Badakigu errealitatearen irudi distortsionatu bat ematen ari garela, eta ezagutzen gaituen edonork jakingo du distortsioa maite dugula, beraz, atsegin dugu irudi hori ere.

0 Comment on Gvero #2 (Bizilekua)
Posted in Gvero

Gvero #2 (Bizilekua)

Bizilekutik urrun dago etxea, bai kilometrotan, baita bestelako distantzia guztietan ere. Bizi garen Saudien lurralde honetan musika “haram” (debekatua) den edo ez eztabaidatzen ari dira gaur egun. Koranak ez omen du ezer esaten horren inguruan eta interpretazioaren menpe uzten du batzuentzat sakratua den espresio artistiko hau. Ikuspegi zabalena, onartu daitekeela baina hitzen edo musikaren “naturaren” arabera bakarrik. Horrek ez dakit zein egoeratan uzten gaituen, konkretuki, Saudi Arabiako taldeez osatutako irratsaio bat egiten dugunean. Agian gu ere “haram” izango gara, nork daki.