Kategoria: Nola aldatzen diren gauzak

podcast-txapa-logo20 urteren ostean 3 lagun berriz irratian elkartu dira. Jendea joan da, beste batzuk etorri egin dira. Ametsak, beldurrak, pozak eta tristurak. Mareak, olatuak, lainoak eta urtaroak. Gauza asko gertatu dira; gauzak aldatzen daude; eta betiereko eboluzioak jarraitu egingo du. Une honetatik aurrera ezer ez da sekula berdin izango. Nola aldatzen diren gauzak!

0 Comment on NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #219 Inteligentzia Artifiziala
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #219 Inteligentzia Artifiziala

Gaurko saioan Inteligentzia Artifizialaren inguruan aritu gara hizketan gure sasi-aditu titulaziotik. Teknologiaren garapenaren ondorioz gailu gero eta sofistikatuak ditugu gure egunerokoan, ingurugiroarekin komunikatu eta datuak pilatuz, ikasteko gaitasuna dutenak. Bana zein esparrutan ematen dira garapen hauek? Ze aplikazio dute? Beti ere, gure erara!!
Hainbat dira Inteligentzia Artifiziala oinarri duen komunikazio aplikazioak. Zerbitzu hauek euskaraz garatzeko datu baseak sortzea helburu duen helbidea duzue honakoa: https://commonvoice.mozilla.org/eu

0 Comment on NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #219 Inteligentzia Artifiziala
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #219 Inteligentzia Artifiziala

0 Comment on NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #218 Rokodromo berria erabiltzaileen ahotsetik
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #218 Rokodromo berria erabiltzaileen ahotsetik

Gaurko saioan, eskalada mundua izan dugu hizpide. Orain dela gutxi Bergaran inauguratu den Labegaraietako polikiroldegiko rokodromoa aitzakia bezala hartuz, Ibra eta Txanklas izan ditugu gurekin.
Azken urteetan eskalada munduak izan dituen aldaketak jorratzeaz gain, rokodromo berri honen proiektuan udalarekin izandako 5 urteko elkarlanaz, eskalatzaileen behar zein eskaerez edo oraindik guztiz definitu gabeko instalazioaren gestioaz ere hitz egin dugu.
Beti ere, gure erara!!

0 Comment on NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #217 Bergarako seme prestuak
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #217 Bergarako seme prestuak

Ez dira gutxi Bergarako herriaren historian famatuak izan diren pertsonaiak. Jauntxoak, aristokratak, modalitate anitzeko artistak… Gaurko saioan ordea, XVI-XVII mendeetan jaiotako hainbat Bergararren bizitza errepasatu dugu, nola ez, Gaztelako koroaren babesean edo kolonizaketetan izandako papera komentatuz. Beti ere, gure erara!

0 Comment on NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #216 Peajerik ez!
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #216 Peajerik ez!

Gaurko saioan Kontseilu Sozialista Debabailarako kideak izan ditugu gurekin eta, besteak beste, aurrera daramaten “Peajerik ez!” dinamikaren nondik norakoak azaldu dizkigute, beraien proiektu politikoa hobeto azaltzeaz gain. Honez gain, Cadizeko metalaren greba eta Chile zein Venezuelako hauteskundeak izan ditugu hizpide… Beti ere, gure erara!!

0 Comment on NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #215 Kriptotxanponak
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #215 Kriptotxanponak

Azken aldian gero eta gehiago entzuten da kriptotxanponen inguruan. Blokeak, kateak, meatzariak, etxaldeak… Dibisa birtual honi buruz gehiago jakiteko asmoz, Damian izan dugu gurekin gaurko saioan. Solasaldi interesgarria izateaz gain, gutariko askorentzat horren ezezaguna den mundu honetako zenbait kontzeptu ulertzen lagundu digu… Beti ere gure erara!!

0 Comment on NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #214 Arrosa Irrati Sarea, 20 urte uhinak uzt(h)artuz
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #214 Arrosa Irrati Sarea, 20 urte uhinak uzt(h)artuz

Badira 20 urte Arrosa Irrati Sareak, bere lehen pausuak eman zituenetik. Pasa den aseburuan irratien arteko topaketak izan genituan Iurretan, bertako Laixiar irrati sortu berria anfitrioi izan genuelarik. Gaurko saioan bertan bizitakoa izan dugu hizpide, eta horretarako Laixiar Irratiko kide den Rekalde jauna gonbidatu dugu. Beti ere, gure erara!!

0 Comment on NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #213 Larramendin errauskailurik ez
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #213 Larramendin errauskailurik ez

Gaurko saioan Bergarako Larramendi auzoan eraikitzea nahi duten paper honakinen plantaren inguruan jardun gara bereziki. Horrez gain, gonbidatuak izan ditugu berriz eta beste hainbat gai jorratu ditugu. Beti ere, gure erara!!