Kategoria: Nola aldatzen diren gauzak

podcast-txapa-logo20 urteren ostean 3 lagun berriz irratian elkartu dira. Jendea joan da, beste batzuk etorri egin dira. Ametsak, beldurrak, pozak eta tristurak. Mareak, olatuak, lainoak eta urtaroak. Gauza asko gertatu dira; gauzak aldatzen daude; eta betiereko eboluzioak jarraitu egingo du. Une honetatik aurrera ezer ez da sekula berdin izango. Nola aldatzen diren gauzak!

0 Comment on NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #223 Okiltza zuzena
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #223 Okiltza zuzena

Gaurko saioarekin hasteko, bankuan izandako abenturatxo batek hausnarketarako tartea ireki digu, “zuri laguntzeko gaude” dioen eslogana ez omen dute oso barneratua lagile batzuk. Bestalde, hezkuntza akordio berria izan dugu hizpide eta hasierako akordio honen puntu nagusiak jorratu ditugu. Amaitzeko, sare sozialetan irakurritako hainbat albiste deigarri komentatu ditugu. Makina bat gai jorratu ditugu gaurko irratsaioan! Beti ere, gure erara!!

0 Comment on NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #223 Okiltza zuzena
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #223 Okiltza zuzena

0 Comment on NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #222 Lan erreforma, Repsol eta energia nuklear berdea
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #222 Lan erreforma, Repsol eta energia nuklear berdea

Lan erreforma, energia nuklearra
Gaurko saioan azken aldian mahai gainean izan den lan erreforma izan dugu hizketa gai, erreforma honen hainbat puntu aztertu eta komentatuz.
Bestalde, Repsol empresa petrokimikoak Peruko kostaldean eragindako hondamendia habiapuntutzat hartuta, Hego Amerikako beste lurralde batzuen egoera edo Europak energia nuklearra energia berde izendatzeari buruz aritu gara.
Badirudi planeta finitu honetan desazkundea mahai gainean jartzea ez dela aukera bat…
Guzti hau Diabolo Kiwi taldearen musikak lagunduta!!

0 Comment on NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #222 Lan erreforma, Repsol eta energia nuklear berdea
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #222 Lan erreforma, Repsol eta energia nuklear berdea

0 Comment on NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #221 Energiaren industria eta makroproiektuak
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #221 Energiaren industria eta makroproiektuak

Gauza batzuk aldatu egiten dira, beste batzuk ordea bere horretan mantentzeko joera dute. Halakoak gara gu ere!!
AHTak azken hamarkadetan gure lurretan eragindako sarraskia eta negozio egarria izan ditugu hizpide Elorrioko AHT-rik ez plataformak argitaratu duen dokumentalaren harira.
Horrez gain, etorkizuneko energia iturrien inguruan ere hitz egin dugu, Hidrogeno Berdeaz besteak beste. Beti ere gure erara!!

0 Comment on NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #221 Energiaren industria eta makroproiektuak
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #221 Energiaren industria eta makroproiektuak

0 Comment on NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #220 Parkveld & Bugari Express
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #220 Parkveld & Bugari Express

Belgikako Leuven hirian dagoen berdegune baten defentsan diharduen lagun bat izan dogu bisitan irratsaioan, eta beraien antolakuntza eta borrokaren inguruan jardun dogu.