Kategoria: Albisteak
Txapa Irratiren inguruko albisteak, antolatutako ekintzak, deialdiak eta abar…
TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK: EKAINAK 26 EKIZA
Datorren Ekainak 26 an arratsaldeko 19:30etan ,Txapa irratiak antolatuta Ekiza-ren bisita eukiko dou Bergarako gaztetxian. Sarrera 4…
ARROSA SAREAREN JARDUNALDIAK,BIHAR GASTEIZEN
Hemen ditugu aurtengo gure jardunaldiak. Bosgarren aldia da egiten ditugula, eta lehenengoz inguratuko gara Arabara. Oihaneder euskararen etxean izango dira eta goiz eta arratsaldez ariko gara gogoetan eta esperientziak elkar trukatzen. Hauxe izango da egitaraua:
Goizeko 10:00etan emango zaie hasiera. Hasteko 4 tailer izango ditugu, denak aldi berean.
Lagundiako Txapakumiak
Mariaren Lagundia ikastolako 5 urteko ikasleak, komunikabideen inguruko proiektua egiten dabiltzala eta, herriko irratia ezagutzera etorri dira….
MARTXOAK 4 ETA 5 TAPOIFEST 5 BERGARAKO GAZTETXIAN
Txapa irratiko Jar itzazu tapoiak irratsaiko lagunak antolatzen duten Tapoifest jaialdiaren 5. edizioa egingo da Martxoak 4 eta 5ean Bergarako gaztetxian. Musikalki jarkore-punka izango da nagusi eta anbiente ederra!! Berrikuntza moduan, urte guztietan aritu diren talde guztien kanta banarekin sortu dugun diska bat eskuratzeko aukera izango da. Jaialdia bi egunez ospatuko da, gauero lau talde ariko direlarik zuzenean.
TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK: OTSAILAK 20 ANARI
Datorren otsailak 20an Txapa jai berri bat izango dou Bergarako gaztetxian.Gabeko 23:00etatik aurrera Anari bere taldearekin egongo da.Gaua ondo borobiltzeko Txapa Dj-ak. Sarrera 5 euro.
Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.
BERGARAKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO FINALA ZUZENIAN
Larunbat honetan Bergarako Bertso txapelketaren finala izango da, Bergarako gaztetxian gabeko 23:00etan.
Bertaratu ezin duenarentzat Txapa irratian zuzenian entzun ahalko da,esatari adituekin saioaren jarraipena eginaz.
Zuzenian Fm-ko 97.20an eta internetez txapairratia.org helbidean.
ABENDUAK 13:AITOR ESCOBAR
Aurten be flamenko kontzertu eder batez gozatzeko aukera eukiko dogu Bergaran,Txapa irratiaren eskutik.Aitor Escobarrek joan zen urteko emanaldi arrakastatsuari jarraipena emango dio, bigarren kontzertu batekin. Oraingo hontan gainera, Leo TriviƱo-ren ‘kantea’ lagun duela.Abenduak 13 Igandea arratsaldeko 19:00etan , Bergarako gaztetxian.
Animau! Mundiala izango da!
Sarrerak aurrez 3 Eurotan salgai,Bergaran Pol Pol eta Popys-en eta Arrasaten Lazkano Musikal-en eta Equs tabernan.
Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.
DENBORALDIKO PROGRAMAZIO AURKEZPENA
Urriak 30an arratsaldeko 20:00etan denboraldi berriko programazio aurkezpen jaia egingo dou Bergarako gaztetxian.