Kategoria: AAAtxapa irratia
Bizirik eta libre irrati dialean
Gaurko Gipuzkoako hitzan erreportaje mardul bat argitaratu dute irrati libreen inguruan, Txapa irratiko erreferentzia, argazki eta datu esanguratsu askorekin.
Nola Aldatzen diren gauzak #38 Ikasturte berria
Hemen gare berriz!!!nahiz eta gure burmuinak oraindik oporretan daren….
Podcast: Play in new window | Download
Aurten bai! Irratsaioa egingo dut Txapa irratian
Irratiaren magiak erakartzen zaitu? Bergarako irrati librean ateak irekita dituzu. Animatu eta etorri gurekin batera proiektuaren parte izatera. Ordua aukeratu, maneiatu behar diren lau botoiak ikasi eta esan herriari esateko duzun hori.
Nola Aldatzen diren gauzak #36 Zientzia Fikzioa
E.T., Matrix, Blade Runner, Planet of the Apes, Back to the future, Dr. Who, Star Wars…. H.G.Wells, Orson Welles, Isaac Asimov… Zientzia fikzioa arte-genero zabala da, bertan, etorkizunean edo unibertso ezezagunetan gerta ahalko ziren gaien inguruan hipotesiak egiten dira, gaur egunean errealak dien zientzia- eta teknika-ezagutzan oinarritzen da. – Etorkizunean edo denbora alternatiboan kokatzen da. […]
Podcast: Play in new window | Download
San Martzialetan ere Txapa!
San Martzialetan ere Txapa ematen izango gara, izango duzue gure berri!
90seg #99 (oporrak!!)
90segundun ohitura den bezala, kurtsoko azken irratsaioa beste inon sartzen ez diren kantuez osatzen dugu. Koherentzia eta kohesioa zer diren ahaztu eta horrelakoak egiten ditugu: Los Zopilotes Txirriaos, Tele Palacios, Soziedad Alkoholika, Frank Zappa, They Might Be Giants, P.O.D., The Residents, Gerry Read, Joxe Ripiau, Madness, Xiu Xiu & Eugene S. Robinson, Appalache, Moloko, Fermin […]
Podcast: Play in new window | Download
90seg #98
Azkenaldian ez gabiltza oso fin igotzerako orduan baina bai egiterakoan. Jaien ostean izaten diren guazen artean ez da ohikoena izaten maitasunaren deia, baina noizean behin gertatzen da. Hori dela eta hurrengo balada sorta hau: Cobalt Cranes, Neil Young, Jay-Jay Johanson, Joan Baez, PBII, Elvis Presley, Vic Anselmo, Arachnoid, Everything But The Girl, Ultra-Violence, King […]
Podcast: Play in new window | Download
Ekainak 21 :Ki sap eta txapako DJ-ak
Gaztetxeko 14.urteurrenaren barruan, Txapa jaia antolatu dou Ekainak 21an Bergarako gaztetxean gaueko 22:30etatik aurrera.
Ki-sap taldea Valentzia-tik datoz eta 4 aldixa izango da Bergaran jotzen dutena.Keep skankin atera berri duten diskoa aurkeztera datoz.
Jaia ondo amaitzeko Txapa irratiko irratsaioetako Dj-ak egongo die kontzertua eta gero.
Kontzertua zuzenean eskeiniko dugu FM ko 97.20an.






