Kategoria: Xarma tiro punk

Xarmaz beteriko gaiak jorratzen dituen irratsaioa.
Plazerraren nondik norakoez, musikaren joan-etorriez eta gonbidatuen tiro-birez gozatzeko espazioa.
Astero entzungai izango den saio punkeroa.

0 Comment on Xarma tiro punk #022 Stressed eta eztristed.
Posted in Xarma tiro punk

Xarma tiro punk #022 Stressed eta eztristed.

Gaurkuen bi kanpitain egon gare itsasontzixa gidatzen beste behin. Estres edo prixek jotako aste honi aurre itxeko Las Bistecs taldian musika proposamena entzuteko aukeria euki dou, baitxa euren hitzak aztertzeko be. Bestetik, datu batzuk eskuen eukitxa STI-en gaur egungo egoeraz jardun gare ta errepasotxo bat indou ezagunenak dien antisorgailu metoduetatik.

Goza ezazue!

0 Comment on Xarma tiro punk #021 Daflipat!
Posted in Xarma tiro punk

Xarma tiro punk #021 Daflipat!

Astebeteko deskantsuan ostian itsasontzi honen timoiak bi kapitain euki ditxu gaurkuan. Alde batetik, Babes in toyland taldian ibilbidia ezagutzeko aukeria euki dou. Bestetik, sarean surfeatzen topautako testigantza baten inguruan indou barriketan, gaixa mahai gainera ekarriz eta gure ikuspuntua azaleratuz.

Goza ezazue!

0 Comment on Xarma tiro punk #020 The Pelvic McKenzies.
Posted in Xarma tiro punk

Xarma tiro punk #020 The Pelvic McKenzies.

Gaurkuen sustraietara bueltau gare ta “betiko” irratsaio formatua jarraitxu dou, opor giruai itxiera moduko bat emuteko. The Real McKenzies taldian musikia ezagutu dou Maitanen irratiko mahaixen moldatzeko erreztasunakin batera, ta gerora, zoru pelbikuan inguruko argibide batzukin bola txinatarren erabilera egokixai buruzko informaziñuen murgildu gare.
Goza ezazue!

0 Comment on Xarma tiro punk #019 Mand@masak.
Posted in Xarma tiro punk

Xarma tiro punk #019 Mand@masak.

Gaurkuen, egualdi ta ordu aldaketai batuz, irratsaiua be hankaz gora jarri dou: mahaiko kontroletan saltseetan ibili gare…

0 Comment on Xarma tiro punk #018 TxerriBOOM!
Posted in Xarma tiro punk

Xarma tiro punk #018 TxerriBOOM!

Gaurkuen sekula baño babestuau egon gare mikruen bestaldien, Txerrikumeak (Atxabalta, 2012) musika taldian konpañiaz gozatu ahal izen douelako. Euren ibilbidia ezagutu dou, jatorrixa, ta batezbe, euren lan berrixan (Gorabeherak, 2020) sorrera prosezua. Bestalde MihiBero erabili dou beste behin, galderak bota ta erantzunekin ikasteko asmuakin.

Goza ezazue!

0 Comment on Xarma tiro punk #017 Ez labandu lagun!
Posted in Xarma tiro punk

Xarma tiro punk #017 Ez labandu lagun!

Nostalgika jarri gare gaurkuen entzun douen bertso batei esker. Pandemia aurreko jai ta juergetatik bidaiatu dou anekdota desberdin ta istorixo haueikin lotutako abestixekin. Zenbat barre… Saiua osatzeko, eskuragarri dazen lubrikante motak ezagutu ditxugu, euren erabilera ta ezaugarrixak errepasauta.
Goza ezazue!

0 Comment on Xarma tiro punk #016 Hip-hop titis.
Posted in Xarma tiro punk

Xarma tiro punk #016 Hip-hop titis.

Gaurkuen, mikro ostien 2 (+ Olatz kablien manejuen noski) egon bagare be, berotasunien indako saiua izen da, lagun ezkutu bat zein bestez inguratuta egon gare ta.
Hasteko, Arianna Puello artistan musika proposamena ezagutzeko aukeria euki dou, bere letra ta estiluen murgilduz. Bukatzeko, autoesploraziñuak gorputzeko gaitzak edo asaldurak detektatzerako orduen daukon papela azpimarratu gure izen dou, bularretakuak konkretuki.
Goza ezazue!

0 Comment on Xarma tiro punk #015 Eme-Zortzi.
Posted in Xarma tiro punk

Xarma tiro punk #015 Eme-Zortzi.

Gaurkuen irratsaioko tartiak batu ditxugu, eta gure berriketan itxeko goguaz baliatu gare gonbidatu bako saiua tertulixa bihurtzeko. M8, covid19, zaintzak, unibertsitateko garaixak, musika talde bat zein beste…
Goza ezazue!