Kategoria: Xarma tiro punk

Xarmaz beteriko gaiak jorratzen dituen irratsaioa.
Plazerraren nondik norakoez, musikaren joan-etorriez eta gonbidatuen tiro-birez gozatzeko espazioa.
Astero entzungai izango den saio punkeroa.

0 Comment on Xarma tiro punk #028 K.tars(h)ia(ns)!
Posted in Xarma tiro punk

Xarma tiro punk #028 K.tars(h)ia(ns)!

Gonbidatu berezixen konpañiaz gozatu ahal izen dou gaurkuen! Katarsia taldia sortu berri daben Ane, Irati eta Maider etorri die gaurkuan gurera, euren ibilbidian bilakaeriaz, musikan egoeraz eta beste hainbat kontuez berba itxera. Zuzeneko musikiaz gozatzeko aukeria be euki dou! Bukatzeko mihi bero jolasa erabilitxa galderatxo batzuk erantzun ditxugu, irratsaio honi bukaera borobila emuteko.
Goza ezazue!

0 Comment on Xarma tiro punk #027 Summer is coming.
Posted in Xarma tiro punk

Xarma tiro punk #027 Summer is coming.

Gaurkuen chill estiluen eindako irratsaiua aireratu dou, preparaziño larrei barik espontaneidadia ta inprobisaziñua eskutik helduz. Hortarako gai be bagare! 60 ta 80.hamarkadako udako kantuak entzun ditxugu, kostiana ta herrixena berba in, eguzkixa arriskutsua dala aipatu ta uda giruen emakume jantzixak dakarren albo kalte eta inposizio bat zein beste komentau.
Goza ezazue!

0 Comment on Xarma tiro punk #026 Erantzunkizuna %100.
Posted in Xarma tiro punk

Xarma tiro punk #026 Erantzunkizuna %100.

Astebeteko biharrezko deskantsua ta gero, bueltan etorri gare berrikuntza bat zein bestekin. 1981.urteko 100 punk kantu onenen artien indou igeri, saiuen honezkero ezagunak ditxugun taldiak ta ez horren ezagunak entzuteko aukeria luzatuz. Gerora, erantzunkizun afektibo kontzeptuan inguruen hausnartu dou, irizpide bat zein beste zehaztuz.
Goza ezazue!

0 Comment on Xarma tiro punk #025 Kolore heavyxak.
Posted in Xarma tiro punk

Xarma tiro punk #025 Kolore heavyxak.

Gaurkuen estudixuan konpañia ederra eukitziaz gain, saiuai bueltia emun dotzau. Idoiak Asgarth talde Añorgarran ibilbidia erakutzi duzku, ta Maitanek, Nazioarteko Higiene Menstrualan egunan baitxan, hilekuan koloriak deszifratzeko hainbat pauta.
Goza ezazue!

0 Comment on Xarma tiro punk #024 Buena vibra.
Posted in Xarma tiro punk

Xarma tiro punk #024 Buena vibra.

Bueltan gatoz! Beste astearte batez egon gare uhinen bestaldien musika ta hainbat kontzeptu zabaltzen. Batetik, The Vibrators taldian ibilbidian ziher bidaitxo bat indou. Bestetik, Chilly enpresak kaleratutako spotian agertzen dien hilekuan irudixa ta alua jaboiakin garbitzeko bihar faltsuai buruz indou barriketan.
Goza ezazue!

0 Comment on Xarma tiro punk #023 Transformation.
Posted in Xarma tiro punk

Xarma tiro punk #023 Transformation.

Gaurkuen, ofizialtasuna emun dotzau gidaritza dual honi, Olatziri merezitxako deskantzua emunaz. Batetik, kantu desberdiñetatik saltoka ibili gare jolastuz, ta bestetik, jostailu erotikuak ze materialez egon leizken inda ikusi dou.
Goza ezazue!

0 Comment on Xarma tiro punk #022 Stressed eta eztristed.
Posted in Xarma tiro punk

Xarma tiro punk #022 Stressed eta eztristed.

Gaurkuen bi kanpitain egon gare itsasontzixa gidatzen beste behin. Estres edo prixek jotako aste honi aurre itxeko Las Bistecs taldian musika proposamena entzuteko aukeria euki dou, baitxa euren hitzak aztertzeko be. Bestetik, datu batzuk eskuen eukitxa STI-en gaur egungo egoeraz jardun gare ta errepasotxo bat indou ezagunenak dien antisorgailu metoduetatik.

Goza ezazue!

0 Comment on Xarma tiro punk #021 Daflipat!
Posted in Xarma tiro punk

Xarma tiro punk #021 Daflipat!

Astebeteko deskantsuan ostian itsasontzi honen timoiak bi kapitain euki ditxu gaurkuan. Alde batetik, Babes in toyland taldian ibilbidia ezagutzeko aukeria euki dou. Bestetik, sarean surfeatzen topautako testigantza baten inguruan indou barriketan, gaixa mahai gainera ekarriz eta gure ikuspuntua azaleratuz.

Goza ezazue!