HAUS OF BEATS #91
Beste behin Apollo-ren lan batekin hasi dugu, Synkro-ren EP berria. Lumiére Noire labelak Chloé-ren albuma kaleratuko du. Orain 2 aste aurreratu genuen Tunnelvisions-en singlea, oraingoan albumarekin datoz, hau ere Atomnation-en eskutik. Rui Da Silva-k bere Kismet Records-en argitaratuko du eta beste hainbeste Denis Sulta-k, Sulta Selects izeneko seriean. Azkenengoa Arkajo da, Aniara Recordings-ekin batu da oraingoan.
Erdiko tartean, lan gehienak kaleratu berriak, Rohad, The Astral Walkers, St. Savor eta Azkoitiko Abaunz ekoizlearen azken EP-a, tarteari amaiera emateko dub doinuak Hey-O-Hansen-en eskutik.
Atzera Begira, 2 berrargitaralpen berri, Ingleton Falls, Isle Of Jura-ren eskutik kaleratuko da eta Awesome Tapes From Africa-k Proffesor Rhythm-en lan zahar bat berreskuratuko digute.Gaurkoz amaiera Cosmic Hoffmann-en ardura izan da.
Tracklist:
1. Synkro – Vanishing Point (Apollo) out 10 nov
Podcast: Play in new window | Download