Txapa Irratia 97.20 FM

MARTXOAK 4 ETA 5 TAPOIFEST 5 BERGARAKO GAZTETXIAN

Txapa irratiko Jar itzazu tapoiak irratsaiko lagunak antolatzen duten Tapoifest jaialdiaren 5. edizioa egingo da Martxoak 4 eta 5ean Bergarako gaztetxian. Musikalki jarkore-punka izango da nagusi eta anbiente ederra!! Berrikuntza moduan, urte guztietan aritu diren talde guztien kanta banarekin sortu dugun diska bat eskuratzeko aukera izango da. Jaialdia bi egunez ospatuko da, gauero lau talde ariko direlarik zuzenean.

12744623_1006451699401715_231531618555235305_nMartxoak 4 Ostirala 22:00
Bataalla + Viva Bazooka + Keep Diggin + Maradona

Martxoak 5 Larunbata 22:00
Fly Shit + Ezin Izan + Appraise + Take Warning

Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.

 

 

 

Utzi erantzuna

Information

This article was written on 24 Ots 2016, and is filled under Albisteak.