0 Comment on Nola Aldatzen diren Gauzak #32 beldurrezko filmstoria
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

Nola Aldatzen diren Gauzak #32 beldurrezko filmstoria

uuuuuuaaaaaahahahhaahahaaah!!!!!!!!!!! Gaurkoan beldurrezko zinearen historian murgildu gara. Beldurra, irria, nazka….? Genero honen barruan, emozio ezberdinak eragin dizkiguten filmak eta historia errepasatu dugu. Izaki, natura, extralurtar, mamu, deabru, amets eta beste hainbat gauzetan oinarritutako filmak egin izan dira, barruan daramatzagun beldur horiek ateratzeko. Modu ezberdinean bizi izan ditugu filmak urteetan zehar eta hauek oinarritzen diren pertsonai […]

0 Comment on Sasi guztien azpitik:Martin Garitano elkarrizketa
Posted in Sasi guztien azpitik

Sasi guztien azpitik:Martin Garitano elkarrizketa

Gipuzkoako ahaldun nagusi den Martin Garitano Bergaran izan dela baliatuta, Osteguna, maiatzak 29, zuzenean elkarrizketatu dugu Txapa irratian. Martin Garitano bergararra izateaz gain, Txapa irratian aritutakoa da, irratiaren hastapenetan. Ondoren Loiola irratia, Egin, Gara eta Info7 hedabideetan ibili izan da, gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusia da.

0 Comment on Hau Mundu Bitxia- Iñurrien bizitza zikloa eta elikadura eta Kanabisaren onurak
Posted in Hau mundu bitxia

Hau Mundu Bitxia- Iñurrien bizitza zikloa eta elikadura eta Kanabisaren onurak

Hau Mundu Bitxia planeta honetako izaki bizidunen hainbat bitxikeria edo “kaskarrillo” azaltzen dituen irratsaio bat da. Bertan bai animali naiz landare ezberdinak deskribatzen dira, beraien aparteko ezaugarri eta ahalmenak aipatuz. Gurekin elkarbizitzen diren izakiak ulertzea da helburua, ondoren hauek errespetatzen ikasten baitelako.

0 Comment on Hau Mundu Bitxia- Iñurrien bizitza zikloa eta elikadura eta Kanabisaren onurak
Posted in Hau mundu bitxia

Hau Mundu Bitxia- Iñurrien bizitza zikloa eta elikadura eta Kanabisaren onurak

Hau Mundu Bitxia planeta honetako izaki bizidunen hainbat bitxikeria edo “kaskarrillo” azaltzen dituen irratsaio bat da. Bertan bai animali naiz landare ezberdinak deskribatzen dira, beraien aparteko ezaugarri eta ahalmenak aipatuz. Gurekin elkarbizitzen diren izakiak ulertzea da helburua, ondoren hauek errespetatzen ikasten baitelako.

0 Comment on Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia elkarrizketatuko dugu ostegunean arratsaldeko 18:30ean
Posted in Albisteak

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia elkarrizketatuko dugu ostegunean arratsaldeko 18:30ean

Irratsaio berezi baten baitan Gipuzkoako ahaldun nagusi den Martin Garitano Bergaran izango dela baliatuta, osteguna, maiatzak 29, arratsaldeko 18:30ean zuzenean elkarrizketatuko dugu bergararra Txapa irratian. Irratsaioaren errepikapena gaueko 22:00etan igorriko da.

0 Comment on kolax 20140527
Posted in Kolax

kolax 20140527

Gaurko kolaxean bi gonbidatu izan ditugu zuzenean. Ainhoa Narbaiza etorri da Joxemi Zumalabek kaleratu duen “Dabilen harriari goroldiorik ez” militanztia eta horizontalsunaz hausnartzen duen liburua aurkeztera. Unai Azkaratek berriz bere proiektu berria aurkeztu digu Beibi Blues.

0 Comment on letretanmurgilduta #19 Dylan
Posted in Letretan murgilduta

letretanmurgilduta #19 Dylan

Bob Dylanen 73. urtebetzea aitzakiatzat hartuta, irratsaio monografikoa gaurkoan. Bizitza, testuak eta bertsioak.

Dylan is blowing in the waves!!

0 Comment on Jar Itzazu Tapoiak Mesedez!!!#76 2014-5-26
Posted in Jar itzazu tapoiak mesedez

Jar Itzazu Tapoiak Mesedez!!!#76 2014-5-26

Gaurkuan beste zarata irratzaio eder bat eukikou! Vitamin-X, Truth trougt figth, Extreme Noise Terror, Motivation, Fly Shit, MKT, Odolaz Blai!, Madball, Minority of one, Awaking the north, Second Conbat, NOFX…. Astelehenero 7etan txapa irratian!!!