0 Comment on Hau Mundu Bitxia- Olagarroak eta Marmoken ugalketa
Posted in Hau mundu bitxia

Hau Mundu Bitxia- Olagarroak eta Marmoken ugalketa

Hau Mundu Bitxia planeta honetako izaki bizidunen hainbat bitxikeria edo “kaskarrillo” azaltzen dituen irratsaio bat da. Bertan bai animali naiz landare ezberdinak deskribatzen dira, beraien aparteko ezaugarri eta ahalmenak aipatuz. Gurekin elkarbizitzen diren izakiak ulertzea da helburua, ondoren hauek errespetatzen ikasten baitelako.

PlayPlay
0 Comment on gurasoak 2014-02-24
Posted in Kolax

gurasoak 2014-02-24

Gaurko saioan Ttiklik proiektuko Itxarok Rosa Joveren hitzaldiaren berri eman digu. Ekintza hitzaldi tailer mordo bat martxan dituzte Ttiklikekoak gurasoentzako interesgarriak. Maite Garitano Nutrizionistak esne artifiziala eta edozkitzearen  inguruan hitz egin digu, Iñaki kasaresekin aitatasuna izan dugu hizpide eta Guraso.comeko aizpearekin haurrak eta telebista. Azkenik liburu bat ere komentatu dugu “Osteratxo bat parkean”. Gaur ere […]

0 Comment on Jar Itzazu Tapoiak Mesedez!!!#65 2014-2-24
Posted in Jar itzazu tapoiak mesedez

Jar Itzazu Tapoiak Mesedez!!!#65 2014-2-24

Gaurkuan muika zarta latza Potx-core-k gidatuta!!! BLAC PANDA, NET WEIGHT,  PICOTERRORen lehenengo lana, LOS CRUDOS, EZIN IZAN, GAIZKIÑE…. Horretaz gain DISKOIRAÄ taliak indochinan eta indonesian indako biran inguruan ingou berba Krixpin-ekin. Ostegun hontan 7:30 etan Bergarako Gaztetxian botko da. Gogoratu LP berrixa argitaratu dala eta laister kontzertutan ikusiko ditxugu!

0 Comment on Martxoak 14: Joseba B. Lenoir + Niña Coyote eta Chico Tornado gaztetxean
Posted in Albisteak

Martxoak 14: Joseba B. Lenoir + Niña Coyote eta Chico Tornado gaztetxean

Ez galdu aukera, etorri martxoaren 14ean Kartzela Zaharrera, bertan Joseba B. Lenoir bakarlaria eta Niña Coyote eta Chico Tornado taldea izango dugu gurekin. Gaueko 22:30ean hasiko da kontzertua, eta 4€ko sarrera izango du ekimenak. Oraindik esan eta entzuteko asko dugulako, gerturatu Txapa irratiaren kontzertuetara!

0 Comment on Txibierroak uluka #17 Transgresoreak al dira aratusteak?
Posted in Txibierroak uluka

Txibierroak uluka #17 Transgresoreak al dira aratusteak?

Munduan zehar karnabalak edo aratusteak oso modu ezberdinean ospatzen dira, baita garai ezberdinetan ere. Baina badute antzekotasun bat jai moduan. Arauen apurketa bat, egunerokotasunarekin hautsi eta bazterretako identidadeak bihurtzen dira protagonista. Zer dute umoretik? Gaur egun apurtzaileak al dira aratusteak?

Bestalde, hurbil daukagu martxoak 8a, emakumeen nazioarteko eguna. Egun honen bueltan egitarau potolo bat antolatu da eta primizian aurkeztu dugu gurean.

On egin eta hurrengo arte!

Erabilitako liburuak:
Bajtin, Mijail. La cultura popular en la Edad Media y el Renacimiento. El contexto de François Rabelais.
Lechermeier, Philippe. Princesas olvidadas o desconocidas.

0 Comment on Paradisu zinema #30 Joxean´s Hil Eben
Posted in Paradisu zinema

Paradisu zinema #30 Joxean´s Hil Eben

  Bi bando. Joxean´s Hil Eben filmeko zonbiak, herri lauso antolatua, Zumalakarregi berpiztu ondorengo olatuaren hazkundea ospatzen; Beñat Iturriotz, Ihintza Iturriotz eta Oskarbi Sein. Beste aldean, kazetari lanetan, etxekoak, Kartzela Zaharreko Partido Nazionalista Banpirikoko kideak  Asier Kortabarriaren laguntzarekin batera. Egileekin urteko produkzio interesgarrienetako baten inguruan solastea luxu bat da. Ataun of the dead-en burutaziotik hasita, […]

0 Comment on Album bat, konfesio bat #47 Terry Callier – What Color is Love
Posted in Album bat konfesio bat

Album bat, konfesio bat #47 Terry Callier – What Color is Love

Zer kolore du amodioak? Ez da erraza galdera horri erantzuna aurkitzea, baina bilatzeari ekin beharra dago bidean topatuko ditugun pertsonetan eta uneetan bait daude erantzun gabe dauden ia galdera guztien erantzunak. Edo, beste modu baten esanda, batzutan garrantzitsuagoa da bidea helburua baino. Ze kolore, ze portaera, ze izkutatzen du amodioak? Lotsatia al da? Desagertzen denean […]

0 Comment on Album bat, konfesio bat #47 Terry Callier – What Color is Love
Posted in Album bat konfesio bat

Album bat, konfesio bat #47 Terry Callier – What Color is Love

Zer kolore du amodioak? Ez da erraza galdera horri erantzuna aurkitzea, baina bilatzeari ekin beharra dago bidean topatuko ditugun pertsonetan eta uneetan bait daude erantzun gabe dauden ia galdera guztien erantzunak. Edo, beste modu baten esanda, batzutan garrantzitsuagoa da bidea helburua baino. Ze kolore, ze portaera, ze izkutatzen du amodioak? Lotsatia al da? Desagertzen denean […]