Paradisu zinema #29 Goian Bego Philip Seymour Hoffman
Bigarren mailakoak gara. Galtzaileak. Hori izango da seguraski Hoffman hil berri zaigun aktorearengan genuen atxikimenduaren arrazoi nagusia, aktorearekiko identifikazioa. Kultuzko zuzendariekin izandako ibilbide oparoa ere izan daiteke, edota arreta bigarren planotik bereganatze horren artea. Ez gara martir zaleak, ez dugu inor mitifikatu nahi. Hoffman joan da, berarekin potentzial handiko karrera bat amaitu da, baina gurekin […]
Podcast: Play in new window | Download
Nola aldatzen diren gauzak #18 Zergaitik?
Haundikeittan irratsaiokoek gure irratsaioaren kontura egindako gogoetak (eta barreak) entzun ginuzenetik gogoz genbiltzan “zergaitik?” galderari erantzun edo arrazoi bat topatzeko. Ez beraiei erantzun bat ematiarren, baizik eta gure buruakin egin biharreko gogoeta bat dalako. Zergaitik Nola aldatzen diren Gauzak irratsaioa. Zergaitik 20 urtetan herriko irratigintzan parte hartu barik, berriz hasteko gogo hau. Zergaitik aukeratu jorratzen […]
Podcast: Play in new window | Download
Hau Mundu Bitxia- Animalien hilekoa eta Ursidoak
Hau Mundu Bitxia planeta honetako izaki bizidunen hainbat bitxikeria edo “kaskarrillo” azaltzen dituen irratsaio bat da. Bertan bai animali naiz landare ezberdinak deskribatzen dira, beraien aparteko ezaugarri eta ahalmenak aipatuz. Gurekin elkarbizitzen diren izakiak ulertzea da helburua, ondoren hauek errespetatzen ikasten baitelako.
Podcast: Play in new window | Download
90seg #86
Musika berrien eta zaharren miztura gaurko 90segundun. Jazzaren eta Hip Hoparen artean mugitu gara eta etxean, (a)manta(l)pean egoteko bezalako irratsaioa irten zaigu. Bajka, Shantel, Twit One, Jon Phonics, Nicholas, Saint Pepsi, Inmortal Technique, Michiko, Ta-ku, Bent, Flako, Toe, Arts The Beatdoctor, Eligh & Amplive.
Podcast: Play in new window | Download
gurasoak 2014-02-14
Aste honetako Gurasoak saioan, zer moduz? ondo galedera erantzunak izan ditugu berbagaia Nahia Alkortarekin. Seme alabekin gosaltzeko aukera osasuntsu ezberdinak aurkeztu dizkigu Maite Garitanok eta Ttiklikeko Itxarorekin beraien agenda aberatsa errepasatu dugu. Guraso.comeko beste bi artikuluz ere aritu gara Aizpearekin. Azkenik liburu bat ere komentatu dugu. Pello Añorgaren azken liburua; Augustoren botila!
Podcast: Play in new window | Download
Jarri Itzazu Tapoiak Mesedez!!!#63 2014-2-10
Gaurkuan Drop! taldeko Paul eta Harri eta Cool Revenge-ko mugu izango ditxugu gurekin… Musikia, gazterixia eta beste ahinbat gauzetaz berba in gou. Drop! en diskuai bueltatxo bat eman eta Agnostic front, Hatebreed, edo Terror moduko musikia entzungou. honetaz gain agenda!eta kontu geixau!
Podcast: Play in new window | Download
Txibierroak uluka #16 Txibierro histerikoak
Lehenengo 10 minutu musikalen ostian, gai eta artikulo ezberdinak ekarri ditxugu gurera.
1.-Argibideak neskei hezkuntza estetiko/sentimental modernoa emateko.
2.-Emakume histerikoak, histeria gaixotasun modura
3.-Tango querr-a
Irratsaiuan entzun dogun musikia:
Paulinho Moska, Nino Josele, The marvelettes, Matxura, Los granadians, Los 50 de Joselito, Remedios Silva, Omara Portuondo…
Podcast: Play in new window | Download
letretanmurgilduta#15 Nobela kuttunak
Gonbidatu berezi bat izan dugu gaur, pianoa eta gitarrarekin zuzenean. Horretaz gain, Isabel Allenderen “la casa de los espíritus”, Patrick Süskind-en “El perfume”, Toti Martinez de Lezearen “Mareas” eta Jonas Jonasson-en “El abuelo que saltó por la ventana y se largó” irakurri ditugu.
Eskerrik asko, Joane!!
Podcast: Play in new window | Download