Paradisu zinema #28 Coen anaiak
[Benetako istorio batean oinarrituta] Llewyn Davisekin topatu gara kale baztarrean, gitarra bizkarrean, iparrik gabeko noraezari ile bustiarekin heldu nahian. Irratiko berora gonbita egitea besterik ez dugu izan. Esker oneko, trukean zerbait eskaini nahian bere kontzertu inprobisatu batekin hasi dugu saioa, eta musikak abiapuntua aitzaki bilakatu du. Coen anaien filmografia kantuen bitartez errepasatzea bakarrik idazten […]
Podcast: Play in new window | Download
Nola Aldatzen Diren Gauzak #16 Portuak
Mikel bueltatu dala ta, aurreko asterako gaia berreskuratu dou. Berria izango balitz bezala; ze une bakoitzean buruak eta bihotzak agindutakua in eta esaten dou. Portuak beti izan die mugimentu asko dauken lekuak. Sarrerak eta irteerak. Produktuak eta jendea hara eta hona. Elkartrukea. Abentura eta historio gune. Agurrak, tristurak, arriskuak, siniskeriak, liskarrak, abestiak, mariñelak, etab, ekarri […]
Podcast: Play in new window | Download
Bergara sutan #15 urtarrila-otsaila
Gabonetako eta urtarrileko balorazio azkar batekin hasi gara irratsaioa, ondoren urte osoko ekintzak gogorarazi ditugu eta azkenik otsaileko ekintzak aurkezten amaitu dugu saioa. Entzun eta jakin zer gertatu den, gertatzen ari den eta gertatuko den kartzela zaharrean!
Podcast: Play in new window | Download
90seg #84
Kurtso hasieran gaurkoa bezalako irratsaio bat egitea nahi nuela argi nuen, baina ez nekien noiz. Etxean dudan jostailutxoa hartu, hautsa kendu eta berarekin zuzenean esperimentatzea musika elektronikoa nahastuz. Guztia, 90seg estilora. Esperientzia polita izan da, nahiko estresantea, baina polita. Emaitza zein izan den baloratzea zuen esku utziko dut. Jarritako kantuak: T.S.O.S. – Sound Sampler Vol. 1 […]
Podcast: Play in new window | Download
Hau Mundu Bitxia- Izokiña, Burduntzia eta bideberriko gaztainondoa
Hau Mundu Bitxia planeta honetako izaki bizidunen hainbat bitxikeria edo “kaskarrillo” azaltzen dituen irratsaio bat da. Bertan bai animali naiz landare ezberdinak deskribatzen dira, beraien aparteko ezaugarri eta ahalmenak aipatuz. Gurekin elkarbizitzen diren izakiak ulertzea da helburua, ondoren hauek errespetatzen ikasten baitelako.
Podcast: Play in new window | Download
gurasuak 2014-01-28
Gaurko gurasoak saioan gai ezberdinak jorratu ditxugu kolaboratzaile ezberdinekin: Ez ikutu. kaka! esaldia aztertu dugu Nahia Alkortarekin bere artikulu baten oinarrituta. Ttiklik.com webgunea aurkeztu dugu irratsaioko kolaboratzaile berriak! Itsaso Pagoagarekin jostailuak eta egunerokotasunaren imnguruan jardun dugu eta Maite Garitanok txutxeak noiz eta nola? galderari erantzun dio! gaur ere ikasi dugu zerbait!
Podcast: Play in new window | Download
letretan murgilduta#14 Bergarakuak
Aste hontan, herrixan bertan geratu ga eta bertako artisten obrak irakurri ditxugu: Yon Suinaga, Maite Toledo, Guillermo Azkarate, Aittor Aranzabal, Koldo Aspiazu.
On egin!!
Podcast: Play in new window | Download
Jar Itzazu Tapoiak Mesedez!!!#61 2014-1-27
Aste honetan Bergarako zaratazalion irratsaiuan, Raulek gidatuko dau musikia eta “Citizens Patrol”, “GasMask Terror”,”nashgul”,”accidente”,”interlude”,”adrenalized”…moduko taldiak entzungo ditxugu. Defenestre-fest-en inguruan berba ingou eta agendatxuan antzuolara jungo ga ostiralian DROP! ikustera. Honek hemendik bi astera irratsaiuan aukiko ditxugu!
Podcast: Play in new window | Download