Letretanmurgilduta # 12 Letreusnob
Durangoko azoka aprobetxatuaz, Euskal idazleei eskainitako irratsaioa; Alberdi, Artze, Sarasola, Sarrionandia, Egia…..
Mursegok dioen modura; Eusnob totala!!
Podcast: Play in new window | Download
Txibierroak uluka #13 Beldurrak
Beldurrak izan ditugu gaurkoan berbagai. Beldurrak bere osotasunean aztertuta, nondik datozen eta nola egin aurre. Horretarako beldurrak lantzeko modu ezberdinak aipatu ditugu; Hil berri zaigun Nelson Mandelak zioen bezala, ausartena ez da beldurrik ez duena, beldurrak konkistatzen dakiena baino. *Musika: ON
Podcast: Play in new window | Download
Nola Aldatzen diren gauzak #10 te bat?
Te bat mesedez…Berdea, gorria, txuria, beltza? kolore, zapore, usain eta beste hainbat propietate ezberdin ditu teak. Guzti honetaz, tearen inguruan dauden erritual, kondaira eta esaldie ezberdinen artean hitzegin dugu. Mikelek, te bat hartzerako orduan, egin behar diren pauso garrantzitsuenak eta ezinbestekoak erakutsi dizkigu. horretarako bertan, irratian, prestatu dizkigu te goxoak erritual guztia jarraituz. Guzti hau […]
Podcast: Play in new window | Download
Album bat, konfesio bat #39 The Dream Syndicate – The Days of Wine and Roses (1982)
“The Days of Wine and Roses”, hau da, ardo eta arrosa egunak, edo, ondo euskaratuta, egun oparoak ematen ditu diska hau entzuteak. 1982an argitaraturiko album hau 80. hamarkadako lehen erdiko rock “underground”-a salbatu zuen taldearena da: The Dream Syndicate. Kitarra zorrotzak, aizkora baten pisuarekin erortzen den sekzio ritmikoa, rocka biluzik dago abesti hauetan. Abesti hauek […]
Podcast: Play in new window | Download
Hau Mundu Bitxia-Asiako Listorra, Liztortzarra eta Euskal Herriko landare haragijaleak
Hau Mundu Bitxia planeta honetako izaki bizidunen hainbat bitxikeria edo “kaskarrillo” azaltzen dituen irratsaio bat da. Bertan bai animali naiz landare ezberdinak deskribatzen dira, beraien aparteko ezaugarri eta ahalmenak aipatuz. Gurekin elkarbizitzen diren izakiak ulertzea da helburua, ondoren hauek errespetatzen ikasten baitelako.
Podcast: Play in new window | Download
90seg #78 (The Beatles)
Ez ditugu orain arte monografiko asko egin, ez delako batere erraza hardcore taldeena ez bada behintzat (Rouse edo Los Crudos-en monografikoak egin genituen bere garaian). Oraingo honetan pop musikaren eta “fan” fenomenoaren aitzindariak bezala ezagunak diren The Beatles taldeari eskaini diogu irratsaio osoa, beraien kantuez osatu dugu, Sarah Vaughan, Kanye West eta Manolo Kabezabolo-ren hiru […]
Podcast: Play in new window | Download
gurasuak 2013-12-03
Aste honetako saioan! Erditzearen inguruko artikulu, liburu, bertsoak izan ditugu hizpide. Sentitu-Pentsatu-Egin liburua, gomendio literarioa: Nola daztatu ilargia! eta FGuraso.comeko Aizpearekin kolaborazioa. Guztia Halabedi irratiak kaleratutako bildumako musikaz lagundua!!
Podcast: Play in new window | Download
Jar Itzazu Tapoiak Mseez!!!#53# 2013-12-2a
Gaur, Brgarako zaratazalion irratzaiuan, Raulek aspaliko partez musika pixkat ekarri dosku. Oin dala gutxi argitaratutako diska bat gomendatukosku, Iruñatik TEODORA BARBARIE taldian lehenengo lana: Krust-punk iluna emakume ahotz botitzakin. Horretaz gain musika dexente entzungou: Madriletik “Nashgul” eta “Perras Salvajes” (urtarrilak 25 zarautzen egongo die defenestre fest-en) E.H.tik “Fourscore”, “Dirtaa” eta “Triger Travis” (azken honek tapoi-fest-en egongo […]
Podcast: Play in new window | Download