0 Comment on Paradisu zinema #17 Austin Powers
Posted in Paradisu zinema

Paradisu zinema #17 Austin Powers

Sumendi bat duen irla da gure Maltzur doktorearen gotorlekua. Austin Powers isileko agenteak bere malmuzkeriarekin amaitu eta status quoa iraunarazteko bereak eta bi dantzatu beharko ditu. Lasai, 60. hamarkadako sena eta musika bereganatuak ditu, espazioan zein denboran bidaiatzean. Saioan entzundako kanten zerrenda: They Might Be Giants – Dr. Evil George S. Clinton – Austin Powers […]

0 Comment on Paradisu zinema #16 Mendebalde basatia
Posted in Paradisu zinema

Paradisu zinema #16 Mendebalde basatia

Izaro etorri da gaurkoan mendebaldeko forajidoaren epika igartzera, western-etako soinu bandak errepasatzea ez da lan makala. Klasikoak zein harribitxiak ezkutatzen dira horizonte galduetan, tabakoa murtxikatu eta berunezko justiziaren zain egon gara gaurkoan Txapa irratian. Jarritako filmak: Horizontes de grandeza (1958 Wlliam Wyler) Los siete magnificos (1960 John Sturges) Solo ante el peligro (1952 Fred Zinnemann) […]

0 Comment on Album bat, konfesio bat #25 Television – Marquee Moon (1977)
Posted in Album bat konfesio bat

Album bat, konfesio bat #25 Television – Marquee Moon (1977)

1977ko arte lan hau ia gainezina da. Gitarren lan bikaina kantugintza aparta batekin uztartuta ordurarte sekul a aurkitu ez ziren lurralde musikalak irten ziren azalera. Musika fina gustoko ba duzu, album hau derrigorrezko peaje bat da: Television-en Marquee Moon.    

0 Comment on Egubakoitzak kartzelan – Buterflai
Posted in Kontzertuak

Egubakoitzak kartzelan – Buterflai

Gitarra bat nahikoa du Buterflaiek bere ideia libertarioak abesti bilakatzeko. Nekazaritza eta ekintza zuzena, bizitzeko beste molde bat defendatzen du Gaztelako kantautore anarkistak. Hemen Maiatzak 3an bergarako gaztetxean emandako kontzertua.

0 Comment on Egubakoitzak kartzelan – MMá
Posted in Kontzertuak

Egubakoitzak kartzelan – MMá

Urteak atzera Bap! taldeko kidea, eta egun Inoreneroni taldeko abeslaria dugu Okene Abrego. Erritmo azkar eta oldarkorrak jorratu izan ditu ohikoan, beti ere, bere ahots berezi eta sakonaz. Emanaldian Mariano Hurtado (Inoreneroni, El Hombre Burbuja) baxu-jotzailea izan du Egubakoitzak kartzelaneko oltzan.

0 Comment on Egubakoitzak kartzelan – MMà eta Buterflai elkarrizketa
Posted in Kontzertuak

Egubakoitzak kartzelan – MMà eta Buterflai elkarrizketa

Egubakoitzak kartzelan egitasmoaren lehen kontzertuaren aurretik Txapa irratian egindako elkarrizketa.  

0 Comment on Paradisu zinema #15 Dancer in the dark
Posted in Paradisu zinema

Paradisu zinema #15 Dancer in the dark

  Lars Von Trier-ek Dancer in the dark egin zuen. Björk-ek soinu banda. Kantak bildu eta gerora Selmasongs diskan argitaratu zituen abeslari islandiarrak, kasu honetan argitaratu aditz aproposena izan ez arren. Iluntasunetik filma eta diska errepasatu ditugu Paradisu zineman, ikusmira argitu eta itxurak egin. Belarriekin ikusi esaten zuen orain bi neguko abestiak.

0 Comment on Metapetik Makulu ken
Posted in Metapetik

Metapetik Makulu ken

Makulu ken taldeko Xabier Herrerari elkarrizketa ezohikoa.Abestiak entzunaz gozatuko dugu eta abestien letrei erreparatuta elkarrizketa bideratuko dugu….