Paradisu zinema #01 Aurkezpena

Formalismoetatik at, aurkeztuta gelditzen da Paradisu zinema irratsaio berria. Zinema eta musika nahasten, ezkontzen saiatuko gara hemendik aurrera igandetako iluntzetan.

Gaurkoa hasiera bat irudikatzeko saiakera izan da eta horretarako filmen hasierak, aurkezpenak izan ditugu hizpide. Hurrengo filmak izan dira entzungai:

A bronx tale (1993 Robert De Niro)
The big lebowski (1998 Joel eta Ethan Coen)
The meaning of life (1983 Terry Jones)
The hitchhiker’s guide to the galaxy (2005 Garth Jennings)
Watchmen (2009 Zack Snyder)
Pump up the volume (1990 Allan Moyle)
Reservoir dogs (1992 Quentin Tarantino)
Adaptation (2002 Spike Jonze)
Se7en (1995 David Fincher)
Trailer park boys (2006 Mike Clattenburg)
Irratsaioa edozein unetan, edozein lekutan entzuteko hemen podcast-a.

Esan bezala, hamabostean behin egingo dugu irratsaioa, gaur urriak 14 lehena izan da, hurrengoan pasadisu zineman elkar ikusiko garelakoan, izan begiluze!
Kontaktuan jartzeko:
paradisuzinema@gmail.com edo www.facebook.com/paradisuzinema

Author: Txapa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude