Etiketa: txapa irratia

0 Comment on Gvero #2 (Bizilekua)
Posted in Gvero

Gvero #2 (Bizilekua)

Bizilekutik urrun dago etxea, bai kilometrotan, baita bestelako distantzia guztietan ere. Bizi garen Saudien lurralde honetan musika “haram” (debekatua) den edo ez eztabaidatzen ari dira gaur egun. Koranak ez omen du ezer esaten horren inguruan eta interpretazioaren menpe uzten du batzuentzat sakratua den espresio artistiko hau. Ikuspegi zabalena, onartu daitekeela baina hitzen edo musikaren “naturaren” arabera bakarrik. Horrek ez dakit zein egoeratan uzten gaituen, konkretuki, Saudi Arabiako taldeez osatutako irratsaio bat egiten dugunean. Agian gu ere “haram” izango gara, nork daki.