Kategoria: Albisteak

Txapa Irratiren inguruko albisteak, antolatutako ekintzak, deialdiak eta abar…

0 Comment on Bizirik eta libre irrati dialean
Posted in Albisteak

Bizirik eta libre irrati dialean

Gaurko Gipuzkoako hitzan erreportaje mardul bat argitaratu dute irrati libreen inguruan, Txapa irratiko erreferentzia, argazki eta datu esanguratsu askorekin.

0 Comment on Aurten bai! Irratsaioa egingo dut Txapa irratian
Posted in Albisteak

Aurten bai! Irratsaioa egingo dut Txapa irratian

Irratiaren magiak erakartzen zaitu? Bergarako irrati librean ateak irekita dituzu. Animatu eta etorri gurekin batera proiektuaren parte izatera. Ordua aukeratu, maneiatu behar diren lau botoiak ikasi eta esan herriari esateko duzun hori.

0 Comment on San Martzialetan ere Txapa!
Posted in Albisteak

San Martzialetan ere Txapa!

San Martzialetan ere Txapa ematen izango gara, izango duzue gure berri!

0 Comment on Ekainak 21 :Ki sap eta txapako DJ-ak
Posted in Albisteak

Ekainak 21 :Ki sap eta txapako DJ-ak

Gaztetxeko 14.urteurrenaren barruan, Txapa jaia antolatu dou Ekainak 21an Bergarako gaztetxean gaueko 22:30etatik aurrera.

Ki-sap taldea Valentzia-tik datoz eta 4 aldixa izango da Bergaran jotzen dutena.Keep skankin atera berri duten diskoa aurkeztera datoz.

Jaia ondo amaitzeko Txapa irratiko irratsaioetako Dj-ak egongo die kontzertua eta gero.

Kontzertua zuzenean eskeiniko dugu FM ko 97.20an.

0 Comment on Ekainaren 8an jarraitu Gure Esku Dago ekimena Arrosa sarean
Posted in Albisteak

Ekainaren 8an jarraitu Gure Esku Dago ekimena Arrosa sarean

Arrosa irrati sarearen bitartez ekainaren 8an Gure Esku Dago ekimenaren zuzeneko jarraipenaz gozatu ahal izango dugu Txapa irratian. Euskarazko irratiak elkartzen gara Arrosan, eta guztion artean Euskal Herri osora ekoiztutako irratsaioa prestatzen ari gara. Bertan goizean goizetik zuzenean jarraitu ahal izango da giza katea.

0 Comment on Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia elkarrizketatuko dugu ostegunean arratsaldeko 18:30ean
Posted in Albisteak

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia elkarrizketatuko dugu ostegunean arratsaldeko 18:30ean

Irratsaio berezi baten baitan Gipuzkoako ahaldun nagusi den Martin Garitano Bergaran izango dela baliatuta, osteguna, maiatzak 29, arratsaldeko 18:30ean zuzenean elkarrizketatuko dugu bergararra Txapa irratian. Irratsaioaren errepikapena gaueko 22:00etan igorriko da.

0 Comment on Egubakoitzak kartzelan kontzertu zikloko kontzertu guztiak Txapa irratian
Posted in Albisteak

Egubakoitzak kartzelan kontzertu zikloko kontzertu guztiak Txapa irratian

Ohikoa da Txapa irratiak kartzela zaharrean antolatzen dituen kontzertuak irratitik igortzea. Saiatzen gara ere guk antolatuak izan ez arren, gainontzeko gaztetxeko kontzertuak ere irrati bitartez eskaintzen, eta horren adibide izango da maiatza.

0 Comment on Arrosa sareko jardunaldietan izan gara
Posted in Albisteak

Arrosa sareko jardunaldietan izan gara

Hainbat arloetan urteen poderioz metatutako jakintza eta esperientzia irration artean elkarbanatu genuen atzo Arrosa irrati sareko hirugarren jardunaldietan. Lehena etxean, Bergaran, izan zen, bigarrena Zarautzen, eta atzokoa Gernikan, bertako Astra kulturarako fabrika sozialean.